Amaia Alonso, Senegaleko Jërëjëf Elkarteko sortzailea, baldintza larrietan emakume, haur eta familientzako laguntza humanitarioan aritzen da.
Ermitaberrin elkartasun eskaera egin digu, Senegalera bidali behar den kontainer bat betetzeko. Horregatik, datorren azaroaren 7tik 14ra, eskolan jostailuak, haurren arropak eta eskola materiala (estutxeak, motxilak, margoak, errotulagailuak, koadernoak, guraizeak, pegaminak …) utzi ditzakezue.
Honez gain, Elkartasun Azoka izango dugu Senegalen egindako erosketarako poltsak, motxilak eta oihalak saltzeko. Ermitaberriko portxean bi egunez izanen gara:
- Azaroak 11n, 8:40tik 9:00ak arte
- Azaroak 12an, 16:30etik 17:00era