Poztasun handiz Ene Kantak taldearen ikuskizunera gonbidatu nahi zaituztegu, “Ene Kantak dantzan” hain zuzen ere. Ermitaberri Ikastetxe Publikoak antolatua, Erripagañako karpa finkoan ordu erdiko dantzaldi xumea eskainiko digute Enekok eta Nereak, otsailaren 18an, ostirala, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Ekitaldiaren aurrekari gisa, 17:30etan Suziriaren plazan Burlatako Joaldunak, Tartalo eta Basajaun izango ditugu Ene Kantak-eko pertsonaiekin batera. Musika giroan, kalejiran elkarrekin karparaino joango gara, bertan dantzaldiari hasiera emateko.
Espero zaituztegu!
Ezagutu Ermitaberri. Nirea, zurea, gurea.