Aurten, lehenbiziko aldiz, Ermitaberriko irakasleriak eta ikasleriak Burlatan Kantuz-en parte hartu dugu normalean ekintza honetan kantatzen duten abeslariekin.
Helburu nagusia ikasleek euskal abesti klasikoak ezagutzea izan da. Zoragarria izan da ikasten eta entsaiatzen zeinen gustura aritu diren ikustea. Egindako lanaren sari galanta, Burlatako plazetan zehar belaunaldi desberdinak elkarrekin kantatzen aritzea izan da.