“Osasuna sustatzen duen eskola” bat zera da, ikasle, irakasle eta irakasle ez diren langileen osasunaren eta ongizatearen alde plan egituratu eta sistematiko bat aurrera daraman ikastetxea.
Helburuetako bat lankidetza harremana, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen, inguruko zentro soziosanitarioen, familien eta erkidegoaren artean ezartzea da, osasunaren hezkuntzako programa koherenteak egiteko.
Osasunaren hezkuntza osasuna sustatzeko tresna bat da. Xedea ohitura osasungarriak irakastea da eta horrela, arrisku faktoreak baztertzea, hartara, modu positibo batean eragitea biztanleriaren osasunean.
Ermitaberrin bi programa nagusi ditugu osasuna sustatzeko:
FRUTA BANAKETA
- Hamaiketako Osasuntsuak: ikasturte osoan zehar ikasleek gelan egunero Burlatako denda batean Ermitaberrik erositako fruta jaten dute.
- Osasuntsu Hazi: Nafar Gobernuak ikasturtean zehar zenbait astetan eskoletan bultzatzen duen fruta banaketa.
ESNE BANAKETA
Nafar Gobernuak eskoletan egiten duen esne banaketa, astero 0,50 litro ikasle guztientzat. Programaren hasiera data eta bere iraupena oraindik zehaztu gabe dago.