2024eko otsailaren 9an Ermitaberrin Inauteriak ospatuko ditugu. Aurtengo mozorro gaia honakoa izango da: Euskal Inauteriak.
Horrela, ziklo bakoitzak bere mozorro berezia izango du:
- Haur Hezkuntza: Sorginak
- 1. eta 2. maila: Joaldunak
- 3. eta 4. maila: Unanuko Mamuxarroak
- 5. eta 6. maila: Kaldereroak
Hala ere, betiko moduan, Martingalaren antzerkia (Aierbeko Lukasen epaiketa), dantza eta Aierbeko Lukasen erreketa ere egingo ditugu, nahiz eta ziklo bakoitzak, adostutako mozorroa jantzita izango duen. Honako hau izango da gure inauterien egitaraua :
10:30 Ikasleen dantzak, patioko eskenatokian:
-
- Haur Hezkuntza: “Erre zenituzten sorginak”
- 1. eta 2. maila: “Bok espok”
- 3. eta 4. maila: “Esku dantza”
- 5. eta 6. maila: “Pitx”
11:10 Ikasleentzako txokolatada, gelan
11:10 Haur Hezkuntza eta 1. zikloko ikasleak (LH 1 eta LH 2).
11:35 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak.
12:15 Antzerkia: Aierbeko Lukasen epaiketa (gurasoak ikasleen atzean kokatuko dira)
12:35 Dantza, patioko estalpean
12:50 Kalejira Burlatan zehar:
-
-
- 3 urteko ikasleak eskolan geldituko dira.
- Euria egingo balu, Kalejira bertan behera utziko dugu eta erreketa aurreratu.
-
Ibilbidea:
-
-
- Ermita kalea
- Maistren kalea
- Larrañetako Plaza (Udaletxea): Dantza
- Hilarión Eslava kalea
- Ermitaberri ikastetxea
-
13:30 Lukas gaizkilea sutan erreko dugu!
13:50 Gelara igo
14:00 Irteera
Guraso guztiak gonbidatuta zaudete gure Inauterian parte hartzeko.
Mozorroturik etorri !!!
Oharrak:
- Jantokia egun honetan irekita izango dugu.
- Eskolako egutegian agertzen den bezala, otsailaren 12tik 16ra bitartean, biak barne, ez dugu klaserik izango.
- Ibilbidean zehar eta Larrañetako Plazan, ikastaldeen albotik ibili, mesedez, ikasleekin nahasi gabe.
- Patioan gaudelarik, ikasleak kontrolpean mantendu ahal izateko ezinbestekoa da gurasoak zintaren atzealdean gelditzea. Erreketa bukatutakoan, ikasleak geletara beraien tutoreekin igoko dira, gurasoekin elkartu gabe.