2019/01/24ean berritua:
Izabako Ipar Eski egonaldirako zenbait informazio erabilgarri zabaldu nahi dizuegu, hala nola datak, ostatuak, eskiatzeko ordutegiak edota arratsaldean ikasleek burutuko dituzten ekintzak. Horrez gain, eraman beharreko materiala ere zehaztu dizuegu. Gogoratu, baita ere, urtarrilean familiekin bilera egingo dugula zalantza guztiak argitzeko eta azken informazioak zehazteko.
Webcam
El Ferial-eko elurraren egoeraren berri izateko egin klik:
Eski Pistak |
Errepidea |
|
Datak eta ordutegiak
Irteera | Itzulera | |
Data | Urtarrilak 27a, igandea | Otsailak 1a, ostirala |
Ordua | 15:45 | 17:00 (15:30etan Izabatik atera) |
Non | Elizgibela kiroldegiaren parean |
Itzulerako ordutegian aldaketaren bat izanez gero, telefonoz abisatuko dizuegu gelako ordezkarien bidez.
Bizikidetza araudia
Bizikidetza araudia hemen deskargatu ahal izango duzu.
Ostatuak
- Onki Xin Ostatua: 618 317837 (Raquel edo Simon) – info@onkixin.com
- Idoia Etxea: 948 893249 (Mª Jose) – zalguindu@gmail.com
Menua
Ikasleek izango duten elikadurari buruzko informazioa hemen eskuratuko duzu.
Eskiatzeko txandak eta ordutegiak
Ermitaberriri 2. txanda egokitu zaigu. Beraz, ondoko ordutegiak jarraituko ditugu egunero:
Izabatik abiatzea | 10:00 |
Eskolen hasiera | 11:00 |
Eskolen bukaera | 15:00 |
Izabara heltzea | 15:30 |
Ostiralean, hasiera batean Izabatik 15:30etan aterako gara, baina 2. txanda egokitu zaigunez ordu hau alda daiteke. Konfirmatuko dizuegu.
Jarduera osagarriak (arratsaldez)
- Herri Kirolak
Koreografia + IgerilekuaJulian Gayarre Museoa + Naturaren Interpretazio Zentrua (Erronkari). Azken orduko aldaketa izan da.- Zinema
- Festa / Xeia (Erronkarin)
Ekintza guztien garapena dokumentu honetan aurkituko duzu.
Elur nahikorik ez balego eskiaren ordezko jarduerak
- Orientazio jokoak Bagomalta-n
- Bideo emanaldiak eta naturan burutzen diren kirolen edo eskiaren inguruko hitzaldiak
- Izabako Oroimenaren Etxera bisita
- Erronkaribarreko txoko desberdinetatik ibilaldi-jarduerak
- Patinajea
- Burgiko Almadiazainen Museora eta Ogibideen Ibilbidera bisita
- Erronkariko gazta nola egiten den ikasteko jarduera
- Gymkhana
Eski materiala eta ekipoa
Antolatzaileek parte-hartzaileen esku jarriko dute eski ekipo osoa: makilak, eskiak, botak eta finkagailuak. Gainerako ekipoa parte-hartzaile bakoitzak eraman beharko du
ESKIATZEKO ERAMAN BEHARREKOA | BESTELAKO ARROPA |
|
|
IKASLEEK EZ DUTE SAKELEKO TELEFONORIK, MP3, MP4, ORDENAGAILU, ARGAZKI MAKINARIK, ETAB… EKARTZERIK IZANEN.