2022/02/14ean berritua:
6. mailako ikasleen Izabako Ipar Eski egonaldirako zenbait informazio erabilgarri zabaldu nahi dizuegu, hala nola datak, ostatuak, eskiatzeko ordutegiak edota arratsaldean ikasleek burutuko dituzten ekintzak. Antolatzaileen web orri ofizialean informazio asko eskuratuko duzue eta, guk aspektu interesgarrienak laburbilduko dizkizuegu, baita kasu batzuetan informazioa zabaldu ere. Horrez gain, eraman beharreko materiala ere zehaztu dizuegu.
Webcam
El Ferial-eko elurraren egoeraren berri izateko egin klik:
Eski Pistak |
Datak eta ordutegiak
Irteera | Itzulera | |
Data | Martxoaren 21a, astelehena | Martxoaren 25a, ostirala |
Ordua | 8:45 (10:15etarako Izaban egon behar dugu) | 16:30 (15:00etan Izabatik atera) |
Non | Elizgibela kiroldegiaren parean |
Itzulerako ordutegian aldaketaren bat izanez gero, telefonoz abisatuko dizuegu gelako ordezkarien bidez.
Bizikidetza araudia
Honako bi dokumentu hauek irakurri eta errespetatu behar dira egonaldian zehar bizikidetza bermatzeko:
Covid-19 protokoloak
Egoera aldakorra da eta, horregatik, protokolo hauek aldatu daitezke ere. Momentu honetan abian daudenak honako hauek dira (2022/01/18an eguneratuak):
Ostatuak
- Onki Xin Ostatua: 618 317837 (Raquel edo Simon) – info@onkixin.com
- Metsola Apartamentuak: 618 317837 (Raquel edo Simon) – info@onkixin.com
Menua
Ikasleek izango duten elikadurari buruzko informazioa hemen eskuratuko duzu.
Eskiatzeko txandak eta ordutegiak
Ermitaberriri 1. txanda egokitu zaigu. Beraz, ondoko ordutegiak jarraituko ditugu egunero:
Izabatik abiatzea | 08:30 |
Eskolen hasiera | 09:30 |
Eskolen bukaera | 13:30 |
Izabara heltzea | 14:00 |
- Astelehenean, eski eskolak 12:00-15:00 bitartean izango dira.
- Ostiralean, eski eskolak 30′ lehenago bukatuko dira eta, beraz, Izaban 13:30etarako izango gara.
Jarduera osagarriak (arratsaldez)
- Erronkariko Natur Interpretazio Zentrora bixita
- Erronkariko Julián Gayarre Museora bixita
- Zinea-Antzerkia
- Koreografia
- Gaueko zeruaren ezagutza
- San Juan ibilbide gidatua
- Herri kirolak
Ekintza guztien garapena dokumentu honetan aurkituko duzu. Informazio gehiago, beti ere, hemen.
Elur nahikorik ez balego eskiaren ordezko jarduerak
- Orientazio jokoak Bagomaltan
- Bideo emanaldiak eta naturan burutzen diren kirolen edo eskiaren inguruko hitzaldiak
- Izabako Oroimenaren Etxera bisita
- Erronkaribarko txoko desberdinetatik ibilaldi-jarduerak
- Patinajea
- Burgiko Almadiazainen Museora eta Ogibideen Ibilbidera bisita
- Erronkariko gazta nola egiten den ikasteko jarduera
- Gizarteratzea eta berdintasuna sustatzeko jarduerak
- Gymkhana
- Iratiko Basora Irteera gidatua eta martxa nordikoa
Ekintza hauen garapena hemen aurkituko duzu. Antolatzaileen web orria ere ikus dezakezu.
Eski materiala eta ekipoa
Antolatzaileek parte-hartzaileen esku jarriko dute eski ekipo osoa: makilak, eskiak, botak eta finkagailuak. Gainerako ekipoa parte-hartzaile bakoitzak eraman beharko du.
- Asteleheneko hamaiketakoa, bazkaria eta ura.
- KIROLERAKO ARROPA EGOKIA
- Kamiseta eta elastiko termikoa beroa mantendu eta izerdia iragazteko,
- Forru polarra edo jertsea gorputzeko tenperatura mantentzeko,
- Kapusaia eta eski-prakak beroa eta iragazkaiztasuna gehitzeko,
- Galtzerdi termikoak,
- Lepokoa, txano eta elurretako bi eskularru pare hotzaren aurka babesteko.
- Aldagarriak, kaleko arropa, esku-zapiak, berokia eta kirol eta mendiko oinetakoak.
- MOTXILA, EGUZKITARAKO +50 BABES-KREMA, HIRUGARREN MAILAKO EGUZKI-BABESEKO BETAURREKOAK (Bisuts betaurrekoak aukeran), EZPAINETARAKO BABES-KREMA eta KANTINPLORA.
- Bost egunetarako beharrezkoak diren MASKARAK, KIRUGIKOAK, FFP1 edo FFP2 motatakoak. Maskara kirurgikoen erabilerak ez ditu lau orduak gainditu behar, eta FFP1 edo FFP2 maskaren erabilerak ez ditu zortzi orduak gainditu behar.
- Zorabioetarako pilulak edo txikleak.
- Gehienez 5 euro.
IKASLEEK EZ DUTE SAKELEKO TELEFONORIK, MP3, MP4, ORDENAGAILU, ARGAZKI MAKINARIK, ETAB… EKARTZERIK IZANEN.
Materialari buruzko informazio gehiago hemen.