Osasun Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak antolaturik, Nafarroako ikastetxeetan esnea banatzeko planean parte hartuko dugu.
Honen helburua elikatze ohitura osasungarriak bultzatzea da, bertako produktuak ezagutaraztearekin batera.
Programa hau Haur Hezkuntzako ikasle guztientzat eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleentzat bideratua dago.
Astero, 2019ko otsailaren 25etik aurrera ikasturtea bukatu arte, 0,50 litro inguru banatuko ditugu ikasle bakoitzeko. Esnea goi kalitatekoa izanen da, gertuko ekoizle batena, eta edateko unerik onenean egongo da.
Alergia kasu guztiak kontuan izango ditugu. Aldi berean, familiaren batek programari uko egin nahi badio, etor zaitezte Zuzendaritzara horren berri ematera.