2019/11/19an eguneratua
Osasun Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak antolaturik, Nafarroako ikastetxeetan 2019/2020 ikasturtean esnea banatzeko planean parte hartuko dugu.
Honen helburua elikatze ohitura osasungarriak bultzatzea da, bertako produktuak ezagutaraztearekin batera.
Programa hau, 2019/2020 ikasturtetik aurrera, Ermitaberriko ikasle guztientzat bideratua dago. Aurten, azaroan hasiko da eta astero 0,50 litro inguru banatuko ditugu ikasle bakoitzeko ikasturtea bukatu arte, 25 astez gehienez. Esnea goi kalitatekoa izanen da, gertuko ekoizle batena (aurten Lacturale eta Kaiku), eta edateko unerik onenean egongo da. Datozen egunetan esne banaketaren hasiera data zehaztuko dugu.
Esne banaketa arautzen duen Ebazpena hemen ikusi dezakezu.
Alergia kasu guztiak kontuan izango ditugu. Aldi berean, familiaren batek programari uko egin nahi badio, etor zaitezte Zuzendaritzara horren berri ematera.
Esne banaketari buruzko informazio gehiago Hezkuntza Departamentuko web orrian aurkituko duzu.