Urtarrilaren 26an, 17:00etan Ermitaberrin izango dugun hitzaldia aurkezten dugu, “Gurasotasun positiboa beldurrik gabe hezteko”, Ermitaberriko Guraso Elkarteak antolatua. Eskolan aski ezaguna dugun Leticia Garcés gurekin izango dugu hitzaldia emateko.
Hitzaldiak
Hitzaldia: Gurasotasun eta komunikazio positiboa
Apirilaren 30ean, 17:00etan Ermitaberrin Leticia Garcés gurekin izanen da “Gurasotasun eta komunikazio positiboa, zoriontasuna lortzeko tresnak” hitzaldian, Ermitaberriko Guraso Elkarteak antolatua.
Sexualitate eta afektibitate tailerra – 5. eta 6. maila
Ermitaberri Ikastetxe Publikoan aurrera daramagun SKOLAE programaren garapenaren osagarri gisa eta familia batzuen eskaerari erantzuteko, Mayra Pérez Suárez, Sexologoa eta Burlatako EAZ zentruko Hezitzailearekin harremanetan jarri gara, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako familiei zuzendutako Sexualitate eta afektibitate gaiaren inguruko formakuntza tailerra egiteko.
Jarduera hau maiatzaren 28, 29 eta 30ean izango zen, arratsaldez 15:30etatik 17:15etara.
Hitzaldia: Ongizate eta elikadura familia osoarentzat
Urte berriarekin batera prestakuntzari ekinen diogu! Ermitaberriko Guraso Elkartearen eskutik, oraingoan familia osoarentzako elikadura eta osasunaz mintzatuko gara. Horretarako, Burlatako Manuel Iribertegui Villar botikaria gurekin izanen dugu. Hitzaldia urtarrilaren 22an, asteartean, 17:00etatik 18:00etara izanen da, Ermitaberriko Areto Nagusian.
Haurtzaindegi-zerbitzua egonen da.
Anima zaitez eta izena eman ezazu.
Antolatzailea: Ermitaberriko Gurasoen Elkartea (Burlata).
Sare sozialen erabileran gure seme-alabei lagundu
Gure seme-alaben ikasturtea hasi da eta horrekin batera formazioa!
Familia gehienetan kezkatzen gaituen gai batekin hasiko gara: nola lagundu gure seme-alabak sare sozialen erabileran. Gai hau gustuko baduzue, bertan izena eman dezakezue:
Data: 2018ko azaroak 14, asteazkena
Ordua: 17:00etatik 18:30era
Hizlaria: IÑIGO OCHOA DE ALDA. Psikologian doktorea. Familian terapeuta.
Lekua mugatua dago. Hitzaldia irekia baita beste ikastetxeen pertsonendako, Ermitaberriko Gurasoen Elkarteko bazkideek lehentasuna dutelarik.
HAURTZAINDEGI-ZERBITZUA
Antolatzailea: Ermitaberriko Gurasoen Elkartea (Burlata).