Ermitaberriko Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako irakasleek 2022/2023 ikasturterako proposaturiko arratsaldeko hautazko ekintzen deskribapena da hau. Ekintza hauek dohainik dira, eta 15:30etik 16:30era burutuko ditugu.
Jardunaldi Jarraitua
Arratsaldeko hautazko ekintzak 2022/2023 – LH 5. eta 6. mailak
Ermitaberriko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako irakasleek 2022/2023 ikasturterako proposaturiko arratsaldeko hautazko ekintzen deskribapena da hau. Ekintza hauek dohainik dira, eta 15:30etik 16:30era burutuko ditugu.
Irakasleriak antolatutako arratsaldeko hautazko ekintzak 2019/2020
2019/2020 ikasturterako Ermitaberriko irakasleriak honako ekintza osagarri hauek antolatuko ditu arratsaldeko aukerako ordutegirako, 15:30 – 16:30 bitartean. Gogoratu ekintza hauek doakoak izango direla.
Izena emateko epea irailaren 13tik 20ra izango da, biak barne. Izen-emate orria tutoreak ikasle bakoitzari banatuko dio.
Jardunaldi Jarraituaren ebaluazioaren emaitzak
Maiatzean zehar Jardunaldi Jarraitua ebaluatzeko asmotan guraso guztiei zabaldutako galdetegiaren emaitzak aurkeztu nahi dizkizuegu. Bost galdera egin genituen, norberaren adostasun maila adierazteko aukera emanez. Galdera bakoitza 1etik 4erako puntuazioarekin barematu dugu, 1a “Ezer ez” erantzunarekin lotuta eta 4a “Asko” erantzunarekin:
Aipatu ezazu ondoko esaldiekin zure adostasun maila:
Jardunaldi Jarraituak familia-antolaketa hobetu du.
Jardunaldi Jarraituak zure haurraren denbora librea hobe banatzeko aukera eman du.
Oro har, ordutegiarekin zure seme-alaben eskola-errendimendua hobetu da.
Arratsaldeko jarduera osagarrien kalitatea eta eskaintza hobetu da.
Oro har, Jardunaldi Jarraituarekiko zure gogobetetze maila honako hau da.
Erantzun kopurua oso altua izanik (%75etik gora), eskolak, eta bereziki Jardunaldi Jarraituak, gure familiengan sortarazten duen interesaren adierazle dela uste dugu. Horregatik, galdetegi honetan parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkiezuegu.
Emaitza hauek maiatzaren 18an izandako Eskola Kontseiluan aurkeztu ditugu.
Guzti honen ondorioz, Jardunaldi Jarraitua Ermitaberrin berretsi dugu eta datorren ikasturtean ere ordutegi berbera izango dugu. Hezkuntza Departamentuak ofizialki maiatzaren 30ean onartu zuen.
3 urteko ikasleentzako arratsaldeko ordutegia
Eskola orduak bukatutakoan, Ermitaberrin 16:30ak arte eskolan jarraitzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Honen funtsa familiei haurra jasotzeko malgutasuna bermatzea da, bakoitzari hobekien dagokion ordutegia eskainiz. Horrela, eskola ordua 14:00etan bukatzen dela jakinda, 4 aukera ezberdin eskaintzen ditugu ikaslea jaso ahal izateko.
Jardunaldi Jarraituaren proiektua
1. Introducción La escuela debe adaptarse a los notables cambios sociales y educativos de estos últimos años, asumiendo las iniciativas que la sociedad le plantea y promoviendo aquellas que considere adecuadas para desarrollar todo su potencial formativo y lograr el objetivo de una educación integral. Es por ello que la Comunidad Educativa del CPEIP Ermitaberri […]