Ermitaberriko hezkuntza proiektuaren berri izateko eta eskolatzeari buruzko edozein zalantza argitu nahi baduzue, edota eskolako instalazioak ezagutu nahi izatekotan, 2025eko otsailaren 12an, 16:30etan gure 3 urteko gelan egingo dugun bilerara etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Bileran, Haur Hezkuntzako irakasleekin, besteak beste, informazioa jasotzeko aukera izango duzue. Bilerak ordu bete inguru iraungo du, eta haurtzaindegi zerbitzua izango dugu.
Onartze prozesua
Behin-behineko onartuen zerrenda gainontzeko mailak – 2024/2025
2024/2025 ikasturterako Haur Hezkuntzako gainontzeko mailetako onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzen dugu.
Behin-betiko onartuen zerrenda 2024/2025
2024/2025 ikasturterako Haur Hezkuntzako 1. mailako onartuen behin-betiko zerrenda argitaratzen dugu.
Behin-behineko onartuen zerrenda 3 urte – 2024/2025
2024/2025 ikasturterako Haur Hezkuntzako 1. mailako onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzen dugu.
Banan-banako bisitak
Gure eguneroko lana hurbiletik ezagutzeko gonbitea luzatzen dizugu. Horrela, Haur Hezkuntzako irakasleekin batera gelan sartuko zara, haurren lana bertatik bertara ikusiko duzu eta zalantzak argitzeko aukera izango duzu. Deitu iezaguzu 948 136668 zenbakira edo mezu bat idatzi idatzi banan-banako bisitarako hitzordua hartzeko, eta gure hezkuntza proiektua ezagutzeko.
Ate Irekien Eguna 2024
Ermitaberriko hezkuntza proiektuaren berri izateko eta eskolatzeari buruzko edozein zalantza argitu nahi baduzue, edota eskolako instalazioak ezagutu nahi izatekotan, 2024ko otsailaren 27an, 16:30etan gure 3 urteko gelan egingo dugun bilerara etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Bileran, datorren ikasturteko 3 urteko tutoreekin, besteak beste, informazioa jasotzeko aukera izango duzue. Bilerak ordu bete inguru iraungo du, eta haurtzaindegi zerbitzua izango dugu.



