Abenduaren 13a zen, arratsaldeko 16:30ak, eskolatik irteteko ordua jadanik. Haur Hezkuntzako ikasleak dagoeneko atera dira, beren gurasoak agurtu dituzte. Bitartean, gainontzeko ikasleen familiak esperoan daude oraindik. Ordua pasa da baina irteerako musikak oraindik ez du jo. Bat batean, bi ikasle atera dira, biak bakarrik, gurasoen artean azkar mugituz… Ondoren pasatu zena bideoan ikus ezazu:
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Ermitaberriko langile guztioi Ole-Olentzeroren flashmob honetan parte hartu eta laguntzeagatik. Eskerrak baita ere guraso guztiei elkarrekin ekintza hauekin disfrutatzen dugulako, eta eskerrak bereziki bai Maialeni, egun berezi honetan etorri eta koordinazioan laguntzeagatik, eta baita Joseri grabazioan laguntzen buru belarri sartzeagatik. Eskerrak, bukatzeko, ikasle guztiei, zuen pazientziagatik eta musikarekiko duzuen grinagatik. Zorionak, benetan!