Erripagañako biztanleriaren gorakada ikusita, Ermitaberri Ikastetxe Publikoan garraio zerbitzua eskaintzeko baliabideak jarri ditugu 2016/2017 ikasturtetik geroztik. Honen garrantziaz jabetuta, Burlatako Udalak urtero bere aurrekontuan diru partida berezia zuzendu du zerbitzu hau prezio egoki batekin gauzatu ahal izateko. Erripagañako ikasle guztientzat irekitzen dugu zerbitzu hau, bai Burlatako aldeko ikasleentzat, bai Iruña aldekoentzat baita Sarriguren aldeko ikasleentzat ere.
Ikasturte honetan zehar, garraioaren ezarpenaren prozesuaren ibilbidean gora-beherak izan eta gero, iritsi da denok espero genuen momentua: izen-emateak, hurrengo ikasturteari begira. Badakigu ez direla bete aurretik esandakoak, baina ez da bide erraza izan. Orain zuen erantzunen esperoan gaude.
Izen-ematea ekainaren 8a arte izango da. Izen-emate orria hemen duzue eskuragai eta Ermitaberriko Idazkaritza bulegoan aurkeztu dezakezue.
Garraio Zerbitzuaren ezaugarri guztiak eta bera erregulatzen duen araudia ere ondoren ikusgai duzue, baita zerbitzuaren hasieraren iragarpena ere.