Ermitaberriko Eskola Garraiorako Zerbitzuaren baldintzak
- Zerbitzu hau Ermitaberri Ikastetxe Publikoaren eta Hilarión Eslava Ikastetxe Publikoaren artean burutuko da, eta Burlatako Udalaren eta bi eskoletako Guraso Elkarteen arteko hitzarmen ekonomikoak arautuko du.
- Garraio zerbitzurako izen-ematea ikasturte osorako izango da. Beraz, urtero izen-ematea berritu beharko da horretarako dagokion epe barruan.
- Zerbitzua ikasturteko eskola egun guztietan zehar eskainiko dugu.
- Zerbitzua eskolarako sarrera ordurako eskaintzen dugu. Beraz, autobusak Erripagaña – Ermitaberri – Hilarión Eslava norabidea jarraituko du.
- Haur Hezkuntzako 1. mailako ikasleak, hala nahi izanez gero, ikasturteko lehenbiziko egunean hasi ordez urriaren 1ean hasi daitezke, egokitzapen garaia bukatu ondoren.
- Erripagañan bi autobus geltoki izango dira. Autobusak orden hau jarraituko du:
- Madrid kalea, 6
- Lisboa kalea, 1
- Ikasle bakoitzeko hileko prezioa honako hau izango da, beti ere izena eman duten erabiltzaile kopuruaren arabera:
Erabiltzaile kopurua | Hilabeteko kostea ikasle bakoitzeko |
10 – 12 | 39,50 € |
13 – 16 | 31,00 € |
17 – 19 | 29,50 € |
20 – 23 | 25,00 € |
24 – 27 | 21,00 € |
28 – 30 | 18,00 € |
- Ermitaberriko Guraso Elkarteak kuota hauen kobratzea kudeatuko du, inskripzio orri honetan idatzitako kontu korronte zenbakiaren bitartez dagokion erreziboa igorriz. 10 kuota izango dira, hilabete bakoitzeko lehenbiziko astean ordaintzeko.
- Behin onartuen zerrenda arrunta argitaratu ondoren edo, dagokion kasuan, ez-ohiko zerrenda argitaratzerakoan, erabiltzaileak ezin izango du zerbitzua utzi helbide aldaketa edo ikastetxe aldaketa kasuetan izan ezik.
- Izen ematearekin batera sinatzaileak orri honetan aipatutako baldintzak onartzen ditu.
Bizikidetza araudia
- Gurasoek, edo tutore legalek, beren seme-alabak autobus geltokira eramateko ardura hartuko dute. Aurrerapen nahikoarekin izateko gomendioa egiten dugu.
- Lehenbiziko geltokitik (Madrid kalea, 6) autobusa 8:25ak inguru aterako da, behin-behinekoz. Zerbitzuaren beharren arabera ordutegi hau aldatuko balitz, erabiltzaile guztiei jakinaraziko dizuegu. Web orri honetan ere argitaratuko genuke.
- Garraio zerbitzuko ikasle erabiltzaileak monitore laguntzaile baten ardurapean izango dira autobusean diren bitartean.
- Autobusa ikastetxera iristean, ikasleak Garraiorako Arduradunak jasoko ditu eta gelaraino lagunduko die.
- Oro har, Ermitaberriko Bizikidetza Arautegia abian dago garraio zerbitzuak irauten duen bitartean. Zerbitzu honetarako berariazko arauak honako hauek dira:
- Ikasleek monitorea errespetatuko dute eta hark esandakoa beteko dute.
- Ikasleak beti eserita joango dira autobusa gelditzen ez den bitartean. Bidaian zehar ezin izango dira eserlekuz aldatu eta beti ere postura egokia mantenduko dute, besoak eta hankak pasabidera atera gabe.
- Autobusera igotzean eta jaisten ez gara korrika edo bultzaka ibiliko.
- Motxilak edo beste objektuak zainduko ditugu, autobusa mugitzen den bitartean oso arriskutsuak izan daitezkeelako.
- Objekturen bat lurrera erortzekotan, eserlekutik altxatu ordez monitoreari abisatuko diogu.
- Kalea gurutzatu behar badugu, autobusaren atzeko aldetik egingo dugu, inoiz ez aurreko aldetik.
- Zerbitzuarekin lotutako edozein gai izanez gero, Ermitaberriko Zuzendaritzan aintzat hartuko dugu.