Aurten Ermitaberri Ikastetxean “Gela Gorritxoa” proiektuan parte hartu dugu Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleekin. Osasuna futbol taldeak sustatuta, proiektu honen helburua kirolaren balore positiboak zabaltzea eta sustatzea da, hala nola:
- Laguntasuna
- Hobetzeko grina
- Berdintasuna
- Bbegirunea
- Gizarteratzea-inklusioa
- Joko garbia.
Proiektua bi ataletan banatua izan da. Alde batetik ikasleek marrazki bana egin dute, kirolaren balore positiboak adieraziz eta, bestetik, gure ikasleek Osasunako bi jokalariei elkarrizketa egin diete.
Hortaz gain, Gorputz Hezkuntzako zenbait ariketa proiektu honetako proposamenekin moldatu ditugu.
Elkarrizketaren bideoa jadanik ikus dezakezue, Osasuna Twitter kontuko lotura honetan:
Talde bakoitzeko argazkiak ere hemen dituzue ikusgai, baita ikasleek egindako marrazki guztiak ere.
3. mailakoen marrazkiak:
Saridunak: Oier García eta Xara Mina
4. mailakoen marrazkiak:
Saridunak: Adur Lasa, Edurne Garín, Lander Oroz eta Uxue Antomás
5. mailakoen marrazkiak:
Saridunak: Mikel Fernández eta Asier Olave
6. mailakoen marrazkiak:
Saridunak: Eder Nagore eta Iñaki Gainza.