2019ko Haurraren Eguna dela eta, Burlatako Udalak Marrazketa lehiaketa antolatu du Burlatako ikastetxeen artean. Ermitaberrin ikasle guztiekin parte hartu dugu, 3 urteko ikasleekin hasita Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak arte. Marrazki lehiaketan gure eskolako honako ikasleak saridunak izan ditugu, 968 lanen artean epaimahaiak aukeratu ondoren. Zorionak denei !!
- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan:
- 3. saria: Amaia Villanueva
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan:
- 1. saria: Eneko Olave
- 2. saria: Irati Ropero
Hauez gain, ikasleen lan guztiekin Kultur Etxean erakusketa berezia egin dute. Haurraren Eguna ospatzeko ekitaldia azaroaren 21ean izango da Burlatako Kultur etxean, arratsaldeko 17:30etan. Hemen informazio gehiago aurkituko duzu.