Hedabideen bidez jakin ahal izango zenuten bezala, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Hezkidetza Plan bat egin berri du, aurtengo ikasturte honetan Nafarroako 16 ikastetxetan martxan jarriko dena.
Ermitaberri Plan horretan zentro pilotu izango da. Hezkidetza Planaren helburua hezkuntza etapa guztietan (0-18 urte) zeharkako hezkuntza ibilbidea ezartzea da, zuen seme eta alabek beraien bizi proiektuak berdintasunean hezi eta bizitzeko eskubidea bermatu ahal izateko. Horretarako, hezkuntza maila guztietan beharrezkoa den formakuntza ezarriko dugu. Plan hau zabaltzen joango da, 2020 urtean Nafarroako ikastetxe guztietan integratu arte.
Ibilbide hori osatzeko familien parte hartzea beharrezkoa da. Kurtso honetan zehar plan honetan parte hartu eta zuen ekarpenak egin ahal izango dituzue, formakuntzetan parte hartuz eta prozesuaren parte izanez.
Honako hauek izango dira 2017/18 ikasturtean zehar zuen seme-alabekin landuko ditugun eremuak:
- Autonomia, independentzia pertsonala eta enpleguaren zentraltasuna.
- Sexualitatea, tratu onak eta bortizkeriaren aurkako prebentzioa.
- Desberdintasunaren kontrako kontzientzia kritikoa eta aldaketarako ahalmena.
- Lidergoa, ahalduntze pertsonala eta taldekoa eta gizarte partaidetza.
Ikasturtean zehar familiekin ondoko jardunaldiak egingo ditugu: