Ibilbide osoa zeharkatzen duten hainbat kontzepturen inguruan egituratzen da SKOLAE: emakumeen eta nesken aurkako indarkeriak prebenitzea; emakumeak eta beren ekarpenak ikusgai egitea; identitate, kultura eta sexualitate-aniztasunarekiko errespetua; partaidetza soziala; eta berdintasuna gauzatzeko konpromiso partekatua.
Ermitaberri Ikastetxeak, iaz hartu zuen konpromiso horrekin jarraitzeko bidea hartuta, 2018/2019 ikasturte honetarako plan hau gauzatuko dugu:
- Eskolako eremuak apaintzerakoan, berdintasuna bultzatzen duten lanak erabiltzea.
- Ikasturteko Azken ebaluazioaren emaitzetan, neska-mutilen datuak bereiztea.
- Maila bakoitzeko, Sexu Hezkuntzako programazioak gainbegiratu.
- Urteko Programazio Orokorrean ospakizunen inguruko atalean, emakumearekin lotutako efemerideak ospatzea.
- Bizikidetzaren kontrako intzidentzia erregistro orrietan, sexuaren datua erregistratzea.
- Arratsaldeetako Hautazko Ekintzetan, generoaren araberako izen-ematea.
- Eskola Kontseiluko kide batek, berdintasunaren aldeko hezkuntza neurriak proposatu eta bultzatzea
- Skolae Praktika tutoretza izatea, jardueren denboralizazio eta mailaz mailako programazioa aurrera eramateko.