Ermitaberri Ikastetxe Publikoan, hezkidetza-eskola garen aldetik, metamorfosiaren garai hau modu positiboan erabiltzeko asmoa dugu, eta gure ikasleak mozorroen bidez askatasunez adieraztera gonbidatzen ditugu.
Aurten, Inauterien gaiaren bidez, historian zehar emakumeak izan duen papera aitortu nahi izan dugu. Emakume erreginak, zientzialariak, margolariak, diseinatzaileak, astronautak eta hegazkinlariak ere badaudelako.
Ikasmaila bakoitzak, horietako bat aukeratu du bere mozorroa inspiratzeko. Tutore bakoitzak ikasleei eta familiei lagunduko die jantziak diseinatzen. Mailaz-maila landuko ditugun mozorroak eta pertsonaiak honako hauek izango dira:
- HH 1. maila: Sorgina
- HH 2. maila: Mafalda
- HH 3. maila: Pippi Galtzaluze
- LH 1. maila: Marimotots
- LH 2. maila: Malala Yousafzai
- LH 3. maila: Mulan
- LH 4. maila: Valentina Tereshkova (astronauta)
- LH 5. maila: Kleopatra
- LH 6. maila: Nefertiti
Datozen egunetan gure Inauteri eguneko egitaraua argitaratuko dugu. Otsailaren 25ean Ermitaberriko Inauteriak ospatuko ditugu.