2020/08/28an, 22:40etan, berritua
Ermitaberriko Covid19-aren kontrako Kontingentzia Planari so eginez, gure ikasleek eskolan erabiliko duten material babesgarriari buruz informatu nahi zaituztegu.
Maskara
Maskararen erabilera horrela arautuko dugu:
- Haur Hezkuntzan, maskarra derrigorrezkoa izango da ikaslea eskolako eremura sartzen denetik bere ikasgelan iritsi arte.
- Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera ikasleek ikastetxean ematen duten denbora guztian maskara nahitaez erabili beharko dute.
Maskara kendu ondoren poltsa batean gorde behar dute. Poltsa hori norberak etxetik ekarri beharko du.
Hala ere, eskolak ordezko maskarak ere baditu, norbaitek ahaztu edo eskolan galtzen badu ere.
Nafar Gobernuak maskarak ikastetxeetan erabiltzeko 40/2020 Foru Agindua argitaratu du, honekin lotutako prebentzio neurriak arautzeko.
Gel hidroalkoholikoa
Ez dute eraman beharrik, gela bakoitzean banatzaile bat izango delako. Ikasle zaharrenek, hala nahiz izanez gero, gel potetxo bat norberaren mahaian eduki dezakete.
Ur-botila edo kantinplora
Ezin da ikastetxeko iturririk edo txorrotarik erabili; beraz, gomendagarria da haurrek beren ura botiletan edo kantinploretan eramatea.
Hamaiketakorako poltsa
Ikasleek hamaiketakoa motxilaren barruan poltsa itxi batean eramango dute.