Burlatako Udalak 2020/2021 ikasturterako jantokiko dirulaguntza argitaratu du. Laburbilduz, hauek dira kontuan hartu beharreko puntu nagusiak:
- Epea: ekainaren 3tik 26ra
- Ez-ohiko epea: abuztuaren 30etik irailaren 4ra, eskola aldaketa balego edo matrikula berri guztientzat.
- Lekua: Burlatako Gizarte Zerbitzuen bulegoan (Landazabal, 5) inprimakiak jasotzeko, eta Burlatako Udaleko Erregistroan entregatzeko.
2019/2020 ikasturtean dirulaguntza hau jaso dutenentzat, 2020/2021erako zuzenean berrituko da eskaera hala eginda.
Informazio gehiago Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Burlatako Udaleko web gunean. Deialdia hemen deskargatu dezakezu.