Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduaren bidez, eskolaldi motak erregulatu ziren Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxeetarako.
Foru Agindu honen arabera, 2024-2025 ikasturtean, eskolaldi zatitua izanen da ikastetxe guztietarako aurrez zehaztutako eskolaldi modalitatea. Hala ere, ikastetxeek aukera izanen dute 2024-2025 ikasturtean eskolaldi zatitua ez den beste modalitate bat ezartzeko.
Honetarako, bozketa prozesua Ermitaberrin martxan jarri dugu, urtarrilaren 8an burututako Eskola Kontseiluan onartu eta gero. Honen ondorioz, bi jardunaldi motaren artean bozkatuko dugu: jardunaldi jarraia (orain arte erabiltzen duguna) edo jardunaldi zatitua.
Honako hauek dira prozesuaren ezaugarri nagusiak:
Araudia
Bozketa prozesua arautuko duen legedia.
Egutegia
Bozketa prozesuak izango dituen epeak.
Jardunaldi aukerak
Aukeratu ahal izango ditugun bi jardunaldiak.