Dakizuen bezala, jardunaldi aldaketarako bozketa atzo bukatu genuen. Datorren ikasturtetik aurrera jardunaldi jarraia izatearen alde erroldaren %90ak baino gehiagok adierazi duzue. Oso portzentai esanguratsua dela uste dugu. Era berean, familien parte hartzea oso altua izan da, izan ere erroldaren %96ak botoa eman zenuten.
Azken datu honek biziki pozten gaitu, Ermitaberriko hezkuntza komunitatea bizirik dagoela ikusten dugulako, emaitzei sendotasuna ematen dielako eta, batez ere, eskolako proiektua sentitzen duzuenaren adierazle delako. Eskerrak eman nahi dizkizuegu prozesu honetan parte hartu duzuen guztioi, bereziki bozketa mahaian egon zareten aita eta ama horiei, baita zalantzak argitzen ibili zaretenoi eta prozesuan interesa azaldu duzuen guztioi.
Bestalde, jardunaldi aldaketaren prozesua ez da bozketa honekin amaitzen. Prozeduran adierazi genizuen moduan, hemendik aurrera eman beharko ditugun pausuak ondoren laburbiltzen dizkizuegu:
- Otsailak 26: irakasleen Klaustroaren bozketa ez loteslea.
- Otsailak 26: Eskola Kontseilua. Bertako kideen gehieneko kopuruaren 2/3en aldeko botoa lortu beharko da gutxienez proposatutako eskolaldia, hau da, jardunaldi jarraia, onesteko.
- Martxoak 1: dokumentazioa eskolatik Hezkuntza Departamentura bidaltzeko azken eguna izango da.
- Hezkuntza Departamentuaren onespena.
Guzti honen berri emango dizuegu.
Eskerrik asko.