Hezkuntza Departamentuak jakinarazi digunaren arabera, 2024/2025 ikasturtetik aurrera Ermitaberrin jardunaldi jarraia izango dugula ofizialki konfirmatu dezakegu.
Bat etorriz Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduaren 16.2 artikuluan ezarritakoarekin, ikastetxeek ezin izanen diote eskolaldia hautatzeko beste deialdi bati heldu 2027-2028 ikasturtera arte. Ikasturte horretatik aurrera (ikasturte hori barne), ikastetxeek betebeharra izanen dute urtero foru agindu horren 10. artikuluan jasotako aurretiazko jarduketak egiteko. Betebehar hori izanen dute prozedura berri bat abiarazten den ikasturtera arte.