Aurten ere Korrika txikia ospatu dugu Ermitaberrin, Burlata eta Atarrabiako beste ikastetxe batzuekin batera. hona hemen egun horretako bideo txiki bat ikusgai.
Berriak
Liada Urbitarte, Beti Onak eskubaloi taldeko jokalariarekin topaketa
Beti Onak eskubaloi taldeko Liada Urbitarte egon zen Ermitaberrin gure ikasleei kirol femeninoaren garrantziari buruz hitzaldi bat emateko. Horren ondoren, klase praktiko bat eman zien beheko argazkietan ikusten den bezala. Mila esker Liada.
Onartze prozesua 2026/2027 – Dokumentazioa
2026/2027 ikasturterako Ermitaberri Ikastetxe Publikoko onartze-prozesua eskatzen dugun dokumentazioa orri honetan aurkezten dizuegu.
Era berean, Ermitaberriko Matrikula Gunean onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, epeak, baremoa, araudia, etab.
Onartze prozesua 2026/2027 – Epeak
Orri honetan, 2026/2027 ikasturterako Ermitaberri Ikastetxe Publikoan matrikula egiteko epe guztien laburpena aurkezten dizuegu. Era berean, Ermitaberriko Matrikula Gunean onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, dokumentazioa, baremoa, araudia, etab.
Ermitaberriko Inauteriak 2026 – Argazkiak
Ermitaberriko Inauterien argazkiak dituzue hemen. Aurten pertsonai mitologikoez mozorrotu gara. Gure ikasleen artean iratxoak, galtzagorriak, basajaun/basandere, sugar, sorginak, akerbeltz, etab. ikusi ahal izan dituzue. 6. mailako ikasleek Martingalaren antzerkia egin digute eta elkarrekin dantza egin dugu. Hemen dituzue argazkitxo batzuk ikusgai
Agate Deuna 2026
Otsailak 4an Agate Deunaren bezpera ospatu genuen. 13:15etan, Burlatako bi plazetara joan ginen, Parrita plazara eta udaletxeko plazara, eskolako ikasle guztiekin batera abesteko asmoz. Gero, eskolako patioan bukatu genuen ospakizuna berriro Oles Oles abesten. Egun horretako argazkiak eta bideoak hemen dituzue.






