Apirilaren 30ean, 17:00etan Ermitaberrin Leticia Garcés gurekin izanen da “Gurasotasun eta komunikazio positiboa, zoriontasuna lortzeko tresnak” hitzaldian, Ermitaberriko Guraso Elkarteak antolatua.
Berriak
Korrika Txikia 2019
Apirilaren 5ean Korrika Txikia ospatuko dugu Burlata eta Atarrabiako eskola eta institutuen artean. Ibilbidea Ermitaberrin 10:30etan hasiko da eta azken ekitaldia 12:00etan izango da Atarrabiako Udaletxe aurrean. Eskola eta institutu bakoitzak ibilbide osoaren zati bat egingo du.
Orri honetan Ermitaberriri Burlatan zehar dagokigun ibilbidearen zatia ikus dezakezue. Haur Hezkuntzako ikasleek Korrika Txikiari hasiera Ermitaberriko patio barruan emango diote, eskolatik atera gabe.
Udako kanpaldiak 2019
Orri honetan 2019ko udako euskarazko kanpaldi guztien bilduma egingo dugu. Eskaintzak leku desberdinetatik jasotzen ari gara eta hauek zuenganatuko dizkizuegu, zuen aukeraketa errazteko asmoz.
Aurreko urteetan kanpaldi guztien zerrenda jaso ohi genuen; momentuz aurten ez dugu halakorik jaso, beraz, bitartean udalekuen bilduma Ermitaberrin osatuko dugu. Edozein berrikuntza orri honetan txertatuko dugu:
Sexualitate eta afektibitate tailerra – 5. eta 6. maila
Ermitaberri Ikastetxe Publikoan aurrera daramagun SKOLAE programaren garapenaren osagarri gisa eta familia batzuen eskaerari erantzuteko, Mayra Pérez Suárez, Sexologoa eta Burlatako EAZ zentruko Hezitzailearekin harremanetan jarri gara, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako familiei zuzendutako Sexualitate eta afektibitate gaiaren inguruko formakuntza tailerra egiteko.
Jarduera hau maiatzaren 28, 29 eta 30ean izango zen, arratsaldez 15:30etatik 17:15etara.
Osasuntsu Hazi 2018/2019
Azken urteotan bezalaxe, Ermitaberrin Nafar Gobernuak fruta eta barazkiak jateko bultzatzen duen kanpainan parte hartuko dugu, “Osasuntsu Hazi” programan hain zuen ere. Osasuntsu Hazi programa Haur Hezkuntzako ikasle guztiei eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendua dago. Hemen informazio gehiago duzue.Osasuntsu Hazi programa 2019ko otsailaren 25ean hasi zen eta 13 asteko iraupena izango du, ekainaren 14a arte, hau da, ikasturtea bukatu baino astebete lehenago. Horrela, 13 aste hauetan zehar Nafar Gobernuak fruta eta barazkiak dohainik banatuko ditu. Beraz, “Hamaiketako Osasuntsuak” proiektuaren osagarri gisa, fruta eta barazki ezberdinak egunero banatuko dizkiegu Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasle guztiei, ikasturte osoan zehar egiten dugun bezala. Ekaineko azken astean, 17tik 21era alegia, fruta eskolak erosiko du, Hamaiketako Osasuntsuak proiektuari so eginez.
Ermitaberriko Inauteriak 2019: Burlatako Martingalaren argazkiak
Gure ohiturari jarraituz, Ermitaberrin aurten ere Burlatako Martingala ospatu dugu, Inauteriak alegia. Ospakizuna Lukas Aierbekoren epaiketarekin hasi dugu, 6. mailako ikasleen eskutik. Ondoren, denok elkarrekin Ermitaberriko patioan dantza egin dugu, epaiketaren emaitza ospatzeko. Burlatan zehar kalejiran irten gara, ikasle, irakasle eta gurasoekin, Udaletxe aurrean dantza ere egiteko. Ermitaberrirako bueltan, Lukas Aierbeko gaizkilea erre dugu. Horren aurretik, berriz ere epaiketaren antzerkia eskaini diegu familia guztiei. Lukasen erreketarekin aurtengo Martingalari bukaera eman diogu.