Izabako Ipar Eski egonaldirako zenbait informazio erabilgarri zabaldu nahi dizuegu, hala nola datak, ostatuak, eskiatzeko ordutegiak edota arratsaldean ikasleek burutuko dituzten ekintzak. Horrez gain, eraman beharreko materiala ere zehaztu dizuegu. Gogoratu, baita ere, urtarrilean familiekin bilera egingo dugula zalantza guztiak argitzeko eta azken informazioak zehazteko.
Berriak
Elikagai bilketa
Urtero bezala, Burlatako Cáritas-ek, San Blas eta San Juan elizen bitartez, elikagaien bilketa kanpaina antolatu du Burlatan une larriak pasatzen ari diren familien artean banatzeko.
Gogoratu, batez ere eskatzen diren elikagaiak hauek direla: esnea, azukrea, arroza, olioa, eltzekariak (dilistak, txitxirioak, babarrunak…), kontserbak eta turroiak.
Janariak eskolako Atezaintzan bilduko ditugu abenduaren 13a arte.
Euskaraldia Ermitaberrin – Bideoa
Aurreko ostiralean Euskaraldiari hasiera eman genion Ermitaberrin eta honako argazki polit hauek ikusteko aukera izan zenuten. Baina hoiek ez dira denak! Oraingoan argazki guztiak biltzen dituen bideotxo bat egin dugu. Disfrutatu!
Euskaraldia Ermitaberrin – Argazkiak
Gaur egun berezia dugu, izan ere Euskaraldiari Ermitaberrin hasiera emango diogu. Festa hasi baino lehen, Haur Hezkuntzako ikasleekin, eta 1. eta 2. mailakoekin ere, jostaldi garaian Guraso Elkarteak prestatu dizkigun Photocall eder hauekin momentu dibertigarriak bizi izan ditugu.
Euskaraldia Ermitaberrin
Azaroaren 23an, goizeko 12:30etan, Ermitaberriko patioan Euskaraldiari hasiera emango diogu. Guraso Elkarteak biziki lagunduta, ondoko ekintzak egingo ditugu:
Argazki orokorra
Txupinazoa
Txapak jarri: ikasle bakoitzak Ahobiziren bere txapa soinean jarriko du.
Dantza: etxean ere entsaiatu dezakezue… Hemen dantzaren bideoa.
Gosari osasuntsua: 13:00etan patioan fruta jango dugu, denok elkarrekin. Gosari Osasuntsuak proiektua, beraz, egun honetan eskola osoari zabalduko diogu.
Photocall: Euskaraldiaren photocall desberdinak prestatu ditugu, nahi duenak bere burua bertan irudikatzeko.
Musika eta dantza librea
Azaroaren 30a arte ikasleekin unitate didaktiko ezberdinak landuko ditugu Euskaraldian sakontzeko.
Haurraren Eguna 2018 – Saridunak
Haurraren Eguna dela eta, Burlatako Udalak Marrazketa lehiaketa antolatu du Burlatako ikastetxeen artean. Ermitaberrin ikasle guztiekin parte hartu dugu, 3 urteko ikasleekin hasita Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak arte. Marrazki lehiaketan gure eskolako honako ikasleak saridunak izan ditugu. Zorionak denei !!