Deialdiaren xedea:
Hein batean finantzatzea D ereduko ikasleendako antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzeak dakarren gastua; horietan edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira.
Berriak
Gelara eta etxera, musika lagun (2018/2019)
Eskola askotan gelara sartzeko, errekreora ateratzeko, klasera bueltatzeko eta eskolatik ateratzeko seinale gisa txirrina erabili ohi da. Zarata desatsegina zelakoan, eta eskolako megafonia sistemaz baliatuz, klasera sartzeko eta klasetik ateratzeko abisuak musikaren bitartez egiten ditugu.
Arau finkorik gabe, programa honetan eskolako kide guztiek parte hartzen dugu. Batzutan ikasleek, besteetan irakasleek edota eskolako langileek, musika ezberdinak aukeratu izan ditugu, musikaren estiloari eta hizkuntzari erreparatu gabe, musikak transmititzen duena, azken finean, aniztasuna delako.
2018/2019 ikasturte honetan orain arte erabili ditugun abestiak hauek izan dira (klik egin entzun nahi badituzu):
Garraio zerbitzuaren hasiera
Ermitaberri eta Hilarión Eslava ikastetxearen artean jaso ditugun 10 eskaerekin, Erripagaña eta Burlata arteko eskola garraio zerbitzua antolatu dugu.
Zerbitzuaren kuota, beraz, 39,50 eurokoa izango da, 10 epetan ordaintzeko. Ikusi hemen erabiltzaile eta kuoten taula.
Irailaren 3an izen-emateko ezohiko epea irekiko dugu. Irailaren 5ean gure web orrian behin-betiko erabiltzaile kopuruaren berri emango dugu, baita honen arabera dagokion kuota. Data honetan ere autobusaren ordutegi zehatza definituko dugu.
Ikasturte bukaerako festa: agurra
Hemen ditugu azken eguneko agurraren argazkiak. Goizean zehar tailerrak antolatu genituen, maila guztietako ikasleentzat. 6. mailako ikasleek dantzak aurkeztu zizkiguten eta, horren ondoren, diploma eta argazkien banaketari ekin genion. Bukatzeko, 5. mailako ikasleek 6. mailakoei beren abestia eskaini zieten. Honen guztiaren laburpena ikusgai duzue:
Ikasturte bukaerako festa: partiduak
Ikasturteari amaiera emateko, Ermitaberrin gaurtik hasita ekitaldi bereziak antolatu ditugu. Aurten eskubaloi partidua izan dugu futbol partiduaren aurretik. 6. mailako ikasleak irakasleen kontra aritu dira. Irabazlea? Denok pozik…
Skolae: Ermitaberri Hezkidetzan sari berezia
Ermitaberrik SKOLAE saria jaso du, oso denbora laburrean ikastetxeko giroa eraldatu duten hezkidetza arloko helburu errealistak eta asmo handikoak finkatzeagatik. Adibidez, komunikazioa, talde-lana eta klaustroaren inplikazioa, webgunea, bloga, etab.
SKOLAE Jardunaldia Baluarten antolatu zen ekainaren 15ean, egun osoan, SKOLAE 2017-2020 Hezkidetza Planaren lehenengo urtean parte hartu duten 16 ikastetxeen lana bistaratu eta aitortzeko asmoz.
“Nafarroako egungo Gobernuarentzat, lehentasunezko helburua da emakumeei zein gizonei, askatasunetik eta aukeren aniztasunetik, bizitza-proiektuak eraikitzeko aukera eskainiko dien gizarte eredua lortzea”, adierazi du Lehendakariak, eta xede horri begira “ikastetxeen eta komunitate osoaren inplikazioa bezain garrantzitsua da familien eta ingurunearen atxikimendua lortzea”, haren esanetan.