Poztasun handiz Ene Kantak taldearen ikuskizunera gonbidatu nahi zaituztegu, “Ene Kantak dantzan” hain zuzen ere. Ermitaberri Ikastetxe Publikoak antolatua, Erripagañako karpa finkoan ordu erdiko dantzaldi xumea eskainiko digute Enekok eta Nereak, otsailaren 18an, ostirala, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Matrikula
Ezagutu Ermitaberri
Zuen seme-alabak eskolan matrikulatzeko garaia hurbiltzearekin batera, zuen seme-alaben heziketaren ardura konpartitzeko ikastetxea aukeratzeko ordua iritsi da. Garrantzi handiko erabakia delakoan, Ermitaberriko familiak, irakasleria eta gainontzeko langileriak gure eskola ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu, hurbila, aniztasunarekin konprometitua eta baloreetan oinarritutako hezkuntza proiektua zuekin elkarbanatzeko.
Gure eguneroko lana ezagutzeko gonbitea luzatzen dizuegu, beti ere eskola orduetan. Horrela, Haur Hezkuntzako irakasleekin batera gelan sartuko zarete, haurren lana bertatik bertara ikusiko duzue, baita zalantzak argitzeko aukera ere.
Ate Irekien Eguna 2022
Ermitaberriko hezkuntza proiektuaren berri izateko eta eskolatzeari buruzko edozein zalantza argitu nahi baduzue, edota eskolako instalazioak ezagutu nahi izatekotan, 2022ko urtarrilaren 20ean 16:30etan gure Areto Nagusian egingo dugun bilerara etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Bileran, datorren ikasturteko 3 urteko tutoreekin, besteak beste, informazioa jasotzeko aukera izango duzue. Bilerak ordu bat inguru iraungo du.
3 urtekoen bilera 2021/2022 ikasturterako
2021/2022 ikasturte hasierako antolaketari buruz informatzeko bilera antolatu dugu Ermitaberrin Haur Hezkuntzako 1. mailara sartu berri diren familientzat. Bertan, zalantza guztiak argitzeko aukera izango duzue.
– Data: 2021eko ekainak 23, asteazkena
– Ordua: 16:30
– Non: Ermitaberriko Areto Nagusia
Banan-banako online bisitak
Ermitaberriko gure hezkuntza proiektua eta bere xehetasun guztiak ezagutu nahi badituzu, gurekin banan-banako online bisita egin dezakezu. Gure eskola bertatik bertara erakustea gustatuko litzaiguke baina aurten segurtasun neurri guztiak bermatu nahi ditugu.
Horregatik, bideo-konferentzia bidez banan-banako elkarrizketa izateko aukera ematen dizugu, bertan zure galderei erantzuteko eta zalantza guztiak argitzeko asmoz.
Ermitaberri ezagutu – Bideoa
Gure ilusioa, gure lana, gure proiektua. Ermitaberriko eguneroko bizipenak jasotzen dituen bideoa aurkezten dugu, gure funtsa 5 minutuko ibilbidean laburtua zabaldu nahi dizugu.
Ermitaberri ezagutu eta aurrematrikula garaiko informazio guztia jaso nahi baduzu, hitzordua gurekin eskatu eta elkar ezagutzeko aukera izango dugu.