2024ko Korrika Txikia Ermitaberrik abiatu da. Ohi bezala, Haur Hezkuntzako ikasleek patioari buelta eman ondoren, lekukoa mailaz-maila pasatu dugu Burlatako kaleetan zehar. Hona hemen argazkiak.
Ospakizunak
Ermitaberriko Inauteriak 2024 – Argazkiak
Ermitaberriko Inauterien argazkiak dituzue hemen. Aurten Euskal Inauteriak ospatu ditugu, Burlatako Martingalarekin batera. Talde bakoitzak bere mozorroa ekarri du. Taldez-taldeko dantzak, antzerkia, dantza, kalejira eta Lukas Aierbekoren erreketa jasotzen ditugu argazki sorta honekin.
Ermitaberriko Inauteriak 2024: egitaraua
2024eko otsailaren 9an Ermitaberrin Inauteriak ospatuko ditugu. Aurtengo mozorro gaia honakoa izango da: Euskal Inauteriak. Hala ere, betiko moduan, Martingalaren antzerkia (Aierbeko Lukasen epaiketa), dantza eta Aierbeko Lukasen erreketa ere egingo ditugu, nahiz eta ziklo bakoitzak, adostutako mozorroa jantzita izango duen. Guraso guztiak gonbidatuta zaudete gure Inauterian parte hartzeko. Mozorroturik etorri !!!
Blas Deuna eta Agate Deuna 2024
Otsailaren 2an, ostirala, Blas Deuna ospatzeko erroskilak jango ditugu. Agate Deunaren bezpera ere ospatuko dugu. 13:30etan, eskolako ikasle guztiekin batera patioan elkartuko gara abesteko asmoz. Gurekin kantatzera gonbidatzen zaituztegu.
Olentzero-Mari Domingi 2023 – Bideoa
Olentzero eta Mari Domingiri Ermitaberrin egin diegun harrera jasotzen duen bideoa aurkezten dugu, hiru kanta berezirekin: Kax Kax atean, Ole Olentzero eta Urtaro Zuriko Emakumea.
Olentzero-Mari Domingi 2023 – Argazkiak
Urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingi Ermitaberrin izan ditugu. Goiz-goizetik emozioz beterik hasten den egun berezia da denontzat. Harrera, patioko aterpean Lehen Hezkuntzako ikasleekin, ondoren eskola barruan baita Haur Hezkuntzako txikiekin, opariak banatu, argazkiak elkarrekin atera… Urduritasuna, gozamena, besarkadak, begiradak… Denetatik izan dugu.