Datorren astean Baluarten antolatzen ari garen Jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen eta animatzen zaituztegu. Bertan aurkeztuko da ikastetxe parte hartzaileetako irakasleriari eta familiei zuzendutako Hezkidetza Plana. Irailaren 13 eta 14ean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara ospatuko dira l. SKOLAE JARDUNALDIAK, bertan aurkeztuko da Hezkidetza Plan hau. Tailer desberdinetan parte hartu eta plana gertutik ezagutzeko aukera izango duzue bertan. […]
Proiektuak
Dravet sindromea
Ermitaberrin Dravet Sindromea sendatzeko baliabideak lortzeko laguntza eskaintzen dugu. Horretarako, boligrafo, errotulagailu, fluoreszente, portamina, zuzentzaile, etab. erabiliak eta agortuak jasotzen ditugu Adriana, gaixotasun hau duen Noaingo neska baten alde. Dravet Sindromearen Fundaziotik eskutitz hau iritsi zaigu gure laguntza, eta beste eskolek ematen dutena baita ere, eskertzeko: Queridos Colegios: Todos los padres de los niños afectados […]