Apirilaren 5ean Korrika Txikia ospatuko dugu Burlata eta Atarrabiako eskola eta institutuen artean. Ibilbidea Ermitaberrin 10:30etan hasiko da eta azken ekitaldia 12:00etan izango da Atarrabiako Udaletxe aurrean. Eskola eta institutu bakoitzak ibilbide osoaren zati bat egingo du.
Orri honetan Ermitaberriri Burlatan zehar dagokigun ibilbidearen zatia ikus dezakezue. Haur Hezkuntzako ikasleek Korrika Txikiari hasiera Ermitaberriko patio barruan emango diote, eskolatik atera gabe.
Ondoren, Lehen Hezkuntzako 1. mailakoei lekukoa eman eta, txandakatuz, Lehen Hezkuntzako gainontzeko taldeek ere lekukoa eramango dute Ermitaberriri dagokigun ibilbidea bukatu arte (Benten Ingurubidean, Joko Aretoaren parean, Batondoa kalearen bidegurutzean).
Ibilbidea bukatutakoan, talde bakoitza Ermitaberrira bueltatuko da. Ondoren, 12ak aldera, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek Atarrabiako Udal Plazan Korrika Txikiaren bukaerako ekitaldian parte hartzera joango dira.
Honako hau izango da talde bakoitzak egingo duen ibilbidea:
Taldea | Lekukoa non hartu | Kalea |
LH 1.A | Ermitaberri | Hilarión Eslava |
LH 2.A | Hilarión Eslava 15 | Hilarión Eslava |
LH 2.B | Bodega Eslava | Hilarión Eslava – Zangozako Merinaldea |
LH 3.A | Optica Burladaren aurrean | Zangozako Merinaldea |
LH 3.B | La Mañueta | Zangozako Merinaldea |
LH 4.A | MML arropa denda | Zangozako Merinaldea |
LH 4.B | Larramendi gozotegia | Zangozako Merinaldea – Azpako Kontzejua |
LH 5.A | Karrikagoiti Elkartea | Azpako Kontzejua |
LH 5.B | Estética Begoña Fernández | Azpako Kontzejua – Bentetako Ingurubidea |
LH 6.A | Centro Veterinario Lucas | Bentetako Ingurubidea |
LH 6.B | García Castillejo Farmazia | Bentetako Ingurubidea |
6.B taldeko ikasleek lekukoa Hilarión Eslava ikastetxeko ikasleei pasatuko diete.