Dagoeneko prest dugu maiatzan zehar egingo ditugun kultur ekintzen egitaraua, urtero bezala ekintzaz josia. Denon gusturako izango direlakoan antolatu ditugu. Esan beharrik ez dago Guraso Elkarteko kideek jo eta su lan egin dutela aurtengo Maiatza Kulturala aurrera eramateko. Ikasturte honetan formatoa desberdina izango da, aste oso batean ekintzak bildu ordez maiatzan zehar burutuko ditugulako.
Gogoratu Sukaldaritza tailerrean eta bazkarian izen emateko eskolako arkupean izango garela maiatzaren 9an eta 17an (16:30h). Plazak mugatuak dira.
Larunbateko bazkarirako bi menu desberdin izango ditugu:
– Gurasoentzako menua: 16 eurotan.
– Haurrentzako menua: pizza, zukua eta izozkia, 3 eurotan (etxetik ere bokata ekar dezakete).
Maiatzak 9, asteazkena
16:30 Merienda
16:45 Sukaldaritza tailerra 4., 5. eta 6. mailakoentzat (20 pertsona gehienez).
16:45 Antzerkia “Hor Konpon Mari Anton”.
Antzerkiaren ondoren, sukaldaritza tailerra 1., 2. eta 3. mailakoentzat (20 pertsona gehienez).
Maiatzak 17, osteguna
16:30 Bizkotxo dastaketa, irakasleek, familiek eta ikasleek eginak.
16:45 “Zatoz”, txikien ekitaldia.
Gure neska-mutilen artearekin gozatzeko unea.
Maiatzak 25, ostirala
16:30 Txokolatada
16:45 Adin guztietako jokoak
17:00 Karaoke: igo zaitez eskenatokira gehien maite dituzun abestiak kantatzeko eta dantzatzeko.
Maiatzak 26, larunbata
11:15 Eskolaz kanpoko ekintzen eta tailerren erakustaldia.
12:00 Erraldoien kontzentrazioa.
Anima zaitez eta ekarri zure erraldoia edo zezentxoak.
12:30 Dantza tailerra
14:00 Ikasleen bazkaria: pizza, zukua eta izozkia (edo bokata etxetik ekarri).
Txartelak aldez aurretik erosi: 3€
14:30 Gurasoen herri bazkaria
Txartelak aldez aurretik erosi: 16€
15:00 Puzgarriak
16:00 Dantzaldia “Luciano”ren eskutik
Eskerrik asko zuen laguntzagatik:
Euskal Herria Elkartea
Larratz Dantza Taldea eta Fanfarre
Jangarria
Burlatako Udala