- Ekainaren 16tik aurrera familiek eskolan utzitako material pertsonala jasotzeko aukera izango duzue. Mesedez, familia bakoitzeko pertsona bakarra etor zaitezte eta, beti ere, pertsona heldua.
- Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat “Ikasketen Historiala”, espediente ofiziala alegia, banatuko dugu. Oroigarri gisa, gainera, eskolako diploma eta diptiko berezia emango dizuegu.
- Testuliburuak itzultzeko prozedura honako hau izango da:
- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila: ez dute libururik itzuli behar.
- Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. maila: testuliburu guztiak itzuli beharko dituzue, Matematikako liburua salbu. Lan koadernoak, aldiz, zuen esku geldituko dira.
- Eskolako patiotik sartu eta portxera etor zaitezkete, egutegi eta ordutegi honetan:
EGUNA | ORDUA | IKASMAILA |
Ekainak 16 | 9:30 – 11:00 | LH 3. maila |
LH 4. maila | ||
11:30 – 13:00 | 5 urte | |
Ekainak 17 | 9:30 – 11:00 | LH 5. maila |
11:30 – 13:00 | LH 6. maila | |
Ekainak 18 | 9:30 – 11:00 | LH 1. maila |
LH 2. maila | ||
11:30 – 13:00 | 3 urte | |
4 urte |