Bi urtez behineko erritmoa hartuta, 2016an berrikuntzak izan ditugu, kontzertuaren formatoan baino gehiago, honen inguruan sortu ditugun ekintzetan eta arlo teknikoan. Izan ere, ikasleek bideoklipak egin dituzte beren abestiak aurkezteko eta, gainera, Ermitaberriko hezkuntza komunitate osoaren partehartzea lortu dugu Txapeloaz bideoklip gogoangarrian.
Flashmob “Aupa Zuek!”
Burlatako Kultur Etxea, 2016ko maiatzaren 25a, goizeko 10:40ak. Eskolako familiak ikasturte bukaerako Musika Kontzertuaren zain daude, areto nagusira sartzeko irrikitan. Ateak oraindik ireki gabe, urduritasuna nabaria da. Ezinegona, ilusioa. Bat batean, sei ikasle agertzen dira, txirula eskutan dutela, euren artean lasai aski hizketan eskailerak jeitsi eta jende artera datoz. Ondoren gertatutakoa… disfruta ezazu:
Musika Kontzertua
Kanpoko partehartzailerik gabe, oraingo honetan haurrek hartu dute protagonismo osoa. Hori bai, maila bakoitzaren aurkezpena egiteko musika, kultura eta kirol arloko zenbait pertsonai agertu zaizkigu, sorpresa ederra.
Berrikuntza teknikoak ere izan ditugu, Oskar, Jose eta Iñakiren eskutik kontzertua grabatzeko 5 kamara erabili ditugu eta:
5. maila – “Odolaren boza” bideoklipa
5. mailako ikasleek eskolako 31 txoko desberdinetan grabatutako bideoklipa.
6. maila – “Maite zaitut – Aupa zuek – Xalbadorren heriotzean” bideoklipa
Hiru abestirekin egindako “mix”a, umorez betea eta, noski, ikasleen sekulako lana atzetik dagoela esan beharrik ez dago.
“Txapeloaz” bideoklipa
Ermitaberriko hezkuntza komunitateak egindako bideoklip ederra.