Gaur egungo egoera dela eta, Ermitaberrin Olentzero eta Mari Domingiren ospakizuna datorren asteartean, abenduaren 22an, mantentzea erabaki dugu baina, aurreko urteekin alderatuta, beste era batera antolatua.
- Horrela, lehenengo bi saioak lektiboak izango dira, 10:30ak arte.
- 10:30etatik 13:30etara bai Olentzero bai Mari Domingi eskolako portxean egongo dira eta ikastalde bakoitzak txandaka bisitatxoa egingo die.
Bisitatxoan, kanta bat abestu, opariak jaso eta haiekin argazki bat aterako dute.
Gogora ezazue ikasleak, urtero bezala, baserritar jantziarekin etorriko direla.
Jantokiak ere bere eguneroko ordutegia mantenduko du.
Eskolara urtarrilaren 11an bueltatuko gara Gabonetako oporraldien ondoren.
Eguberri On!!