Aspaldiko partez, Ermitaberrin Olentzero eta Mari Domingirekin antolatzen ditugun ekintzak burutu ahal izan ditugu, pandemiaren nondik norakoak ahaztu eta gero.
Horrela, goiz goizetik patioan harrera egin diegu gure pertsonaiei Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Ondoren, eskolara sartu eta han Haur Hezkuntzako ikasleak zain genituen, hauekin batera denok gure kanta eta dantza hoberenak eskaintzeko asmoz. Betiko giro bikaina izan dugu, irudietan ikusi dezakuen bezala.
Eskolan opariak banatu eta gero, Burlatan zehar kalejiran ibili gara. Parrita plazan kanta eta dantza batzuk egin eta berriz eskolara bueltan, Olentzero eta Mari Domingi hurrengo urtea arte agurtu ditugu.
Eskerrik asko Olentzero! Eskerrik asko Mari Domingi! Eta eskerrik asko musikariei eta kalejirara hurbildu zareten guztioi, jende pila elkartu gara!!