
2025/2026 ikasturterako Ermitaberri Ikastetxe Publikoko ez-ohiko onartze-prozesua eskatzen dugun dokumentazioa orri honetan aurkezten dizuegu.
Era berean, Ermitaberriko Matrikula Gunean onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, epeak, baremoa, araudia, etab.
DOKUMENTAZIO OFIZIALA
Ermitaberriko Idazkaritza Bulegoan ere eskuragai duzue.
- Familia-liburuaren kopia edo zuzenbidean balio duen beste edozein bide, familia-lotura egiaztatzen badu.
- Bizikidetasun egiaztagiriaren kopia; bertan erroldatuta ageriko dira ikaslea eta, gutxienez, haren guraso edo legezko tutoreetako bat. Helbide berrian alta emanda egon behar du martxoaren 22tik aurrera eta abuztuaren 21a baino lehen.
- Ikaslearen txertaketa orriaren kopia.
- Ikaslearen Osasun Txartelaren kopia.
- Ikaslearen edo familiako kide baten desgaitasunaren (gutxienez %33koa) ziurtagiria, ebazpena edo txartela.
- Genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izatea egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala.
- Ikastetxearen ziurtagiria, aita, ama edo legezko tutorea Ermitaberriko langilea dela zehazteko.
- Familia ugariaren legezko izaera egiaztatzen duen titulu ofiziala.
- Familia-harreraren egoera egiaztatzen duen titulu ofiziala.
- Guraso bakarreko familia dela egiaztatzen duen titulu ofiziala.
- Erditze anizkoitzaren ondorioz jaiotako ikaslea dela egiaztatzen duen titulu ofiziala
- Hezkuntza Laguntzako Premia Espezifikoa duten ikasleak izatea egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala, ikaslearen familiak izaera horrekin EDUCAn erroldatuta dagoela dakienean izan ezik.
DOKUMENTAZIO OSAGARRIA
Dokumentazio hau aurkeztea ere derrigorrezkoa da.
- Ikaslearen fitxa. Ermitaberriko Idazkaritza Bulegoan ere eskuragai duzue.
- Banku kontuaren agiria (Ermitaberriko Idazkaritza Bulegoan ere eskuragai).
- Argazki eta bideoen baimen orria (Ermitaberriko Idazkaritza Bulegoan ere eskuragai).
- Gaixotasun aipagarriak, alergiak, intolerantziak, etab… izatekotan, mediku azterketen txostenaren kopia.
EPEAK
- Izen-ematea: abuztuaren 21a eta 22a.
- Non: Ermitaberriko Idazkaritza Bulegoan.
- Ordutegia: 9:00 – 14:00
- Onartuen zerrendak: abuztuak 27
- Matrikula epea: abuztuaren 28a eta 29a
Matrikula egiteko epean (abuztuak 28 eta 29) ez duzue dokumentazio berririk ekarri behar ezta paperik sinatu behar ere, abuztuaren 21 edo 22an dagoeneko dokumentazio guztia ekarri izango duzuelako. Eskolak ofizioz egingo duen tramitea besterik ez da.
Edozein zalantza argitzeko, gurekin harremanetan jar zaitezkete abuztuaren 18tik aurrera.