
2026/2027 ikasturterako Ermitaberri Ikastetxe Publikoko onartze-prozesua eskatzen dugun dokumentazioa orri honetan aurkezten dizuegu.
Era berean, Ermitaberriko Matrikula Gunean onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, epeak, baremoa, araudia, etab.
DERRIGORREZKOA:
Onartua izateko eskabidea (aurreinskripzioa aurrez aurre egiten bada bakarrik), ikastetxean eta webgunean eskuragarri.
Familia-liburuaren kopia/Jaiotza-ziurtagiria edo pasaportea/NAN/AIZ.
Baremaziorako dokumentazioa:
Ikastetxean anai-arrebak izatearen egiaztagiria, ikastetxean eskuragarri.
Bizilekuaren edo lantokiaren gertutasuna (bietako bat, aukeran):
– Bizilekuaren gertutasunerako: ikasleak eta, gutxienez, haien guraso edo legezko tutore bat agertzen diren errolda-agiriaren kopia. Ziurtagiri hori 2025/12/13tik 2026/03/13ra bitartean egina izan behar da. (Berdinketarik balego eta hurbiltasun linealaren irizpide osagarria aplikatu behar izango balitz, bizilekuan alta 2026/02/13a baino lehen egina izan beharko litzateke).
– Lantokiaren hurbiltasunerako, lantokia egiaztatzen duen dokumentua: besteren konturako langileen kasuan: interesdunaren datu pertsonalak, Gizarte Segurantzan alta eta lanpostua garatzen duen helbideari buruzko datuak jasotzen dituen enpresaren ziurtagiria eta lan-kontratuaren kopia bat. Administrazio publikoetako langileen kasuan, dagokion langileen buruzagitzak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Ziurtagiri horretan, interesdunaren datu pertsonalak eta lanpostua garatzen duen helbideari buruzkoak agertu beharko dira. Langile autonomoen kasuan, herriko udalak emandako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (EJZ) alta-agiria aurkeztu beharko da, bai eta uneko urteko azken kuotaren ordainketaren kopia ere, edo, halakorik ezean, aurreko urtekoa. Indarrean dagoen araudiaren arabera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egoteko legezko betebeharrik ez badago, lan-helbidea egiaztatzeko, dagokion udalak emandako irekiera-lizentziaren kopia bat edo jardueren aldez aurreko jakinarazpena aurkeztu beharko da, eta, bi kasuetan, interesdunak lizentziaren indarraldiari buruz egindako erantzukizunpeko adierazpena.Errenta bananduetarako inprimakia, onarpen-eskaera izapidetu ez duen gurasoak edo legezko tutoreak sinatua (aurreinskripzioa modu telematikoan eginez gero soilik; aurrez aurre tramitatuz gero, bi gurasoek sinatu beharko dute onartua izateko eskabidea).
Ikaslearen edo haren familiako kideren baten desgaitasunaren (gutxienez %33koa) ziurtagiria, ebazpena edo txartela.
Genero indarkeriaren edo terrorismoaren biktima dela egiaztatzeko agiri ofizialak.
Ikastetxearen ziurtagiria, guraso edo legezko tutorea Ermitaberriko langilea dela zehazten duena.
Familia ugariaren legezko izaera egiaztatzen duen titulu ofiziala.
Guraso bakarreko familia dela egiaztatzen duen titulu ofiziala.
Familia-harreraren egoera egiaztatzen duten agiri ofizialak.
Erditze anizkoitzaren ondorioz jaiotako ikaslea dela egiaztatzen duen agiri ofiziala
OSAGARRIAK:
Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea izatea egiaztatzen duten agiri ofizialak (ikaslearen familiak izaera horrekin EDUCAn erroldatuta dagoela dakienean izan ezik).
Ikaslearen txertaketa orriaren kopia.
Ikaslearen Osasun Txartelaren kopia.
Ikaslearen fitxa (eskolan eta webgunean eskuragai).
Banku kontuaren agiria (eskolan eta webgunean eskuragai).
Argazki eta bideoak argitaratzeko baimen orria (eskolan eta webgunean eskuragai).
Gaixotasun aipagarriak, alergiak, intolerantziak, etab. izatekotan, mediku azterketen txostenaren kopia.
