
Orri honetan, 2026/2027 ikasturterako Ermitaberri Ikastetxe Publikoan matrikula egiteko epe guztien laburpena aurkezten dizuegu. Era berean, Ermitaberriko Matrikula Gunean onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, dokumentazioa, baremoa, araudia, etab.
EPEAK eta ORDUTEGIAK HAUR HEZKUNTZAKO 1. MAILA
- Aurrematrikula: martxoaren 9tik 13ra
- Non: Online, edo Idazkaritza Bulegoan
- Ordutegia: 9:00 – 15:00 (martxoaren 13an, 14:00etan bukatuko da)
Eskaera norberak modu telematikoan ere egin dezake. Hala nahi izanez gero, eskolan laguntza eskainiko dizuegu. Deitu, mesedez, 948633568 telefonora edo E-mailez gurekin harremanetan jarri.
- Onartuen behin-behineko zerrendak: apirilak 16
- Onartuen behin-betiko zerrendak: maiatzak 11
Zerrendak eskolan eta web orrian argitaratuko ditugu
- Matrikula epea: ekainaren 1etik 5era
Matrikula egiteko ez duzue dokumentazio berririk ekarri behar ezta paperarik sinatu behar, aurretik dagoeneko dokumentazio guztia ekarri izango duzuelako. Eskolak ofizioz egingo duen tramitea besterik ez da.
EPEAK ETA ORDUTEGIAK: HAUR HEZKUNTZAKO 2. MAILATIK LEHEN HEZKUNTZAKO 6. MAILARA
- Aurrematrikula: martxoaren 9tik 13ra
- Non:Online, edo Idazkaritza Bulegoan
- Ordutegia: 9:00etatik 15:00etara (azken egunean, martxoaren 13an, 9:00etatik 14:00ak arte).
Eskaerak norberak modu telematikoan egin ditzake. Hala nahi izanez gero, eskolan laguntza eskain diezaizuekegu. 948 63 35 68 telefonora deitu edo cpermita@educacion.navarra.es helbidera idatz diezagukezue.
- Onartuen behin-behineko zerrenden argitaratzea: ekainaren 2an.
- Onartuen behin-betiko zerrenden argitaratzea: ekainaren 12an.
Webgunean eta eskolan bertan argitaratuko ditugu.
- Matrikula epea: ekainaren 15etik 19ra.
Aurreinskripzioa Ermitaberrin egin baduzue, ez duzue dokumentazio berririk aurkeztu beharko, ezta inskripzioa formalki baieztatu ere, ikastetxeak berak egingo baitu bere kabuz (berdin da aurreinskripzioa modu telematikoan edo presentzialean egin izana). Gainerako kasuetan (adibidez, aukera hobetzeko prozesuetan), kontsultatu gure administrazio-bulegoan dokumenturik edo tramerik behar den.
