Azken urteotan bezalaxe, Ermitaberrin Nafar Gobernuak fruta eta barazkiak jateko bultzatzen duen kanpainan parte hartuko dugu, “Osasuntsu Hazi” programan hain zuen ere. Osasuntsu Hazi programa Haur Hezkuntzako ikasle guztiei zuzendua dago. Hemen informazio gehiago duzue.
Osasuntsu Hazi programa 2020ko martxoaren 2an hasiko da eta 12 asteko iraupena izango du, ekainaren 5a arte, hau da, ikasturtea bukatu baino bi aste lehenago. Horrela, 12 aste hauetan zehar Nafar Gobernuak Haur Hezkuntzako ikasleentzat fruta eta barazkiak dohainik banatuko ditu.
Beraz, “Hamaiketako Osasuntsuak” proiektuaren osagarri gisa, fruta eta barazki ezberdinak egunero banatuko dizkiegu Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasle guztiei, ikasturte osoan zehar egiten dugun bezala.
Ekaineko azken bi asteetan, 8tik 19ra alegia, fruta eskolak erosiko du, Hamaiketako Osasuntsuak proiektuari so eginez.
Fruta eta barazkien banaketaren egutegia honako hau izango da: