2020/10/30ean berritua
Eskola eremuan, guztiok maskara jarrita sartuko gara.
SARRERA MALGUA
8:50etik 9:00etara: Lehen Hezkuntza
- 10 minutuko denbora tarte honetan eskolara etorri zaitezkete. Ikasle bakoitza etorri ahala, eskolara sartu eta gelara igoko da.
- Jolas patioko hesian dagoen ate handia irekiko da.
- Familiak ezin dira eskola eremuan sartu.
- Bi irakasle atean jarriko dira ikasleei banan-banan tenperaturaren kontrola egin eta hidrogela emateko.
- Ohikoak diren Ziklo bakoitzeko atetik igoko dira.
- Ikasleria bakarka sartuko da eta sarreretan dauden alfonbretan oinak garbituko dituzte.
- Ikasgela barruan, irakaslea zain izango dute.
- Ikasgelan sartzerakoan, eskuak hidrogelarekin garbituko dituzte.
8:50etik 9:00etara: Haur Hezkuntza
- Familia kide baten laguntzaz, Haur Hezkuntzako atera hurbilduko dira eta bertan bere tutorearen errenkadan kokatuko dira.
- Familiak ezin dira eskolako eraikuntzan sartu.
- 3 urtekoen kasuan, ikasgelako ateraino igo daitezke, portxeko eskuineko atetik.
IRTEERA MAILAKATUA
14:00h: 2. Zikloa (LH 3.A, LH 3.B, LH 4.A, LH 4.B)
Txandaka jaitsi, taldearekin tutore edo irakaslearen laguntzaz, markatuta dauden tokian kokatuko dira familiakideak ikusi arte.
Familiakideak patio barruan, markatutako eremuan, zain egongo dira. Patioko hesiaren ateak 13:55etan irekiko ditugu.
14:00h: 3. Zikloa (LH 5.A, LH 5.B, LH 6.A, LH 6.B)
Hirugarren Zikloa orden honetan (5.A, 5.B, 6.A, 6.B), irakaslea aurretik dutela, Ate Nagusitik kanpoko hesiraino aterako dira, sarrerako gunean gelditu gabe.
Familiak hesitik kanpo egongo dira zain.
14:05h: Haur Hezkuntza
Ikasleak portxean egongo dira zain bere irakasleak zainduta, markatuta dauden tokietan, ilaran jarrita, familiako kide batek ikaslea hartu arte.
Familiak portxean zain egongo dira eta seme-alabak hartu ondoren, ezingo dira jolas patioan gelditu.
14:05h: 1. Zikloa (LH 1.A, LH 1.B, LH 2.A, LH 2.B)
Txandaka jaitsi, taldearekin tutore edo irakaslearen laguntzaz, markatuta dauden tokian kokatuko dira familiakideak ikusi arte.
Familiakideak patio barruan, markatutako eremuan, zain egongo dira. Patioko hesiaren ateak 13:55etan irekiko ditugu.