“Zorba el Griego” filmerako Mikis Theodorakis musikagileak 1964. urtean sortutako musika ezaguna hartu dugu gure bigarren dantza aurkezteko. Sirtakia, berez, filme honetarako asmatutako dantza da, Hasapiko dantza tradizionalean oinarriturikoa baina, izatez, berria erabat. Anthony Quinn-ek, gainera, bere estiloa eman omen zion belauneko lesio batengatik. Gaur egun Greziako dantzarik ezagunena dugu. Bertsio ezberdin asko onartzen dituen dantza izanik, Ermitaberrin gure modura egokitu dugu, beti ere dantza honek dituen bi zatiak errespetatuz: lehenbizikoa, mantsoa, teatrala, eta bigarrena azkarra eta alaia, erritmo zailagoarekin.