Ermitaberrin, hirugarren urtez jada, SKOLAE baterako Hezkidetza Plana garatuko dugu 2019/2020 ikasturte honetan, Haur eta Lehen Hezkuntzako maila guztietan.
Bizitzaren hasierako etapetatik, gure bizitza-proiektua eraikitzen eta aukeratzen ikasten dugu. Ezagutzan, askatasunean eta etorkizunari buruz genero-baldintzatzailerik gabe erabakitzeko gaitasunean finkatu behar da prozesua, berdintasun-eza identifikatzen, haren aurka borrokatzen eta berdintasun-eskubidea gauzatzen, besteak beste, kultura, erlijio, gizarte-klase, egoera funtzional eta sexu-orientazio bakoitzaren esparruan ikasiz.
Programa garatzeko, ikasketaren helburu bezala hurrengoak markatzen ditugu:
SKOLAE IKASKETAK
1 – Begiratzen jakitea, ulertzen jakitea
Kritika eta erantzukizuna berdintasunik ezaren aurrean ikasketa: pertsona arduratsu era erantzule (bai maila indibidualean, bai kolektiboan), aktibo eta kritiko bilakatuko gaitu berdintasunerako bidean. Berdintasunezko eredu eta proposamenak ezagutzearen bidez.
2 – Izaten jakitea, bizitzen jakitea
Autonomia eta independentzia pertsonala ikasketak bizitza-proiektu oso baterantz eramango gaitu, genero-estereotipoak eta mugatzen gaituzten bestelako baldintzatzaileak gaindituta. Ingurune aske eta independenteetan geure burua eta besteak zaintzen jakitearen bidez.
3 – Eraikitzen jakitea, ekarpenak egiten jakitea
Lidergoa, ahalduntzea, eta partaidetza soziala ikasketak maila indibidualean zein kolektiboan indartuko gaitu, eta berdintasunetik zein errespetutik gizarte-bizitzan parte hartzeko gaitasuna emango digu. Bakarka zein taldean berdintasuna eragiteko dugun ahalmena antzeman eta ezagutzearen bidez.
4 – Sentitzen jakitea, tratu onak ematen jakitea
Sexualitatea eta tratu onak ematea ikasketak harremanak eta maitasunak eraikitzeko autoezagutzan lagunduko gaitu, aniztasuna onartuta eta harekiko errespetua erakutsita, indarkeria matxistetatik urrun.
SKOLAE TRANSBERTSALAK
Halaber, ibilbide osoa zeharkatzen duten hainbat eduki gehitzen ditu SKOLAEk:
- Emakumeen eta nesken aurkako indarkeriak prebenitzea.
- Emakumeak eta beren ekarpenak ikusgai egitea.
- Identitateekiko, kulturekiko, sexualitateekiko eta beren aniztasunekiko errespetua.
- Bberdintasunezko maskulinitate berriak eta feminitate ahaldunduak.
- Eta berdintasuna gauzatzeko konpromiso partekatua eta partaidetza soziala.
“Skolae – Hezkidetza proiektua” Ermitaberrin 2019/2020 ikasturtean nola gauzatuko dugun ikusi nahi baduzu, egin klik hemen. Bertan, proiektua garatzeko mailaz mailako proposamen didaktikoak aurkituko dituzu.