PROGRAMAREN EGITURA
“Skolae – Hezkidetza proiektuan oinarrituta”, Ermitaberrin Skolae programa lau IKASKUNTZA ARDATZ handitan eta lau IKASKETETAN (konpetentzietan) egituratuta dugu, eduki eta esperientziak eremu pertsonalean, sozialean eta testuingurukoan aplikatzeko.
4 ardatz eta 3 eremu = 12 jarduera talde bakoitzean ikasturtean zehar.
ARDATZAK
- Kritika eta ardura berdintasun-eza dela eta.
- Autonomia eta independentzia pertsonala.
- Lidergoa, ahalduntzea eta partaidetza soziala.
- Sexualitatea eta tratu ona.
EREMUAK
- Pertsonala
- Harremanak
- Testuingurua
HEZKIDETZA IBILBIDEETARAKO PROPOSAMEN DIDAKTIKOAK
Haur Hezkuntza
Haur Hezkuntzan ondoko jarduerak/proposamen didaktikoak burutuko ditugu ikasturtean zehar:
Lehen Hezkuntza
Lehen Hezkuntzarako proposamen didaktikoak, aldiz, honako hauek izango dira:
EGUTEGIA
Jarduera hauek hilabete bakoitzeko azken astean egingo dira, abendua, otsaila eta ekainean ezik.
IKASGELA
SKOLAE TXOKOA izango dugu, eta bertan egindako jarduerak islatuta geldituko dira ikasturtean zehar.
TUTORE ETA IRAKASLE GUZTIEN PARTE HARTZEA
Ikastalde bakoitzean parte hartzen duten irakasle guztien partaidetzarekin, (tutorea, Gorputz Hezkuntza, Ingelesa, Gaztelera, Musika,…) 12 jarduera hauek jarduerak ikasmaila edo talde horri egokituak izango dira.