Burlatako Udalak 2019ko euskarazko udako kanpaldietan parte hartzeagatik diru laguntza deialdia zabaldu du. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko irailaren 15etik urriaren 10a bitarte izango da.
Hona hemen deialdiaren berezitasunak:
Deialdiaren xedea:
Hein batean finantzatzea D ereduko ikasleendako antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzeak dakarren gastua; horietan edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira.
Deialdi honetatik kanpo daude:
Zuzenean edo zeharka Burlatako Udalaren bitartez kudeatzen direnak, edo Udalak diruz laguntzen dituenak, jada murriztua baitute diru-laguntza kuotatik.
a) Txangoak edo bidaiak.
b) Herrian edo herritik hurbil gauzatzen diren beste jarduera batzuk, barnetegirik behar ez dutenak.
Eskatzaileen betebeharrak:
Diru-laguntzak eska ditzakete eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean honako baldintza hauek betetzen dituztenek:
a) Lehen Hezkuntzako edo DBHko ikaslea izatea.
b) D ereduko ikaslea izatea (eskola publikoan edo ikastolan).
c) Burlatan gutxienez ere urtebete erroldaturik egotea deialdia argitaratzen den egunean.
–Burlatako Udalarekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea. Udalak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko. Era berean, diru-laguntza emateko proposamena egin aurretik, ofizioz egiaztatuko da interesdunak ez duela Udal Diruzaintzari itzuli beharreko zenbatekorik.
Eskaerak aurkezteko epea eta lekua:
Eskaerak eskabidearen bitartez aurkeztuko dira, eskatzaileak sinatuta eta ondoko hauek erantsita:
Eskabideei dokumentazio hau erantsi beharko zaie:
–Eskatzailearen edo aitaren/amaren/legezko tutorearen NANaren fotokopia.
–Familiaren diru-sarrera gordinen frogagiria (2018ko errenta aitorpena).
–Adingabeak zein ikastetxetan ikasten duen, hango eskolatze ziurtagiria, non agertuko baitira ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua.
–Kanpaldia antolatzen duen entitatearen ziurtagiria, non kanpaldiaren baldintzak zehaztuko baitira -euskarari emandako tratamendua eta hizkuntza helburuak, iraupen datak, jardueren programa edo liburuxka-, bai eta bertan egon izanari buruzko ziurtagiria ere.
–Matrikularen ordainagiria (banketxeak luzatua), matrikularen %100 ordaindua dagoela dioena.
–Diru-laguntza zein banku-libretatan jaso nahi den, haren lehenbiziko orrialdearen fotokopia (IBAN zenbakia).
Agiri guztiak jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izanen dira.
Eskabideak aurkezteko epea 2019ko irailaren 15etik urriaren 10era da. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
Eskabideak Burlatako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Larrainetako plaza, zk.g., 31600 Burlata) edo Herri Administrazioen Araubide Publikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan aipatu moduetako batean.
Informazio gehiago Nafarroako Aldizkari Ofizialean.