Otsailak 4an Agate Deunaren bezpera ospatu genuen. 13:15etan, Burlatako bi plazetara joan ginen, Parrita plazara eta udaletxeko plazara, eskolako ikasle guztiekin batera abesteko asmoz. Gero, eskolako patioan bukatu genuen ospakizuna berriro Oles Oles abesten. Egun horretako argazkiak eta bideoak hemen dituzue.
Berriak
Ate irekiak Ermitaberrin 2026
Ermitaberriko hezkuntza proiektuaren berri izateko eta eskolatzeari buruzko edozein zalantza argitu nahi baduzue, edota eskolako instalazioak ezagutu nahi izatekotan, 2026eko otsailaren 11an, 16:30etan gure Ikasnova gelan egingo dugun bilerara etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Bileran, eskolako Haur Hezkuntzako irakasleekin, zuzendariarekin, Guraso Elkarteko ordezkariekin, besteak beste, informazioa jasotzeko aukera izango duzue. Bilerak ordu bete inguru iraungo […]
Olentzero eta Mari Domingi Ermitaberrin
Urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingi Ermitaberrin izan ditugu. Goiz-goizetik emozioz beterik hasten den egun berezia da denontzat. Harrera, patioko aterpean Lehen Hezkuntzako ikasleekin, ondoren eskola barruan baita Haur Hezkuntzako txikiekin, opariak banatu, argazkiak elkarrekin atera… Urduritasuna, gozamena, besarkadak, begiradak… Denetatik izan dugu. Besterik gabe, argazki hauekin eguneko laburpena ikus dezakezue. Eskerrik asko Olentzero, eskerrik […]
Emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna
Gaur emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nahia adierazi dugu Ermitaberrin, zenbait ekintza eginez. Hemen dituzue adibide batzuk.
6. mailakoen agurra 2024/25 ikasturtea
Osteguneko elkarretaratzea herri Palestinarraren alde
Aurtengo ikasturtea hasi zenetik Ermitaberrin, ostegunero elkartzen gara herri Palestinarraren alde 8:50etan patioan. Bost ostegun jarraian eginen dugu elkarretaratze hau eta hemen dituzue lehenengo bien argazkiak.





