Aurten ere Olentzero eta Mari Domingi Ermitaberrira etorri zaizkigu. Segurtasun neurri guztiak hartuta, gure dantza eta abesti hoberenak eskaini dizkiegu, txandaka taldez talde. Hona hemen irudiak:
Berriak
Ermitaberri ezagutu – Bideoa
Gure ilusioa, gure lana, gure proiektua. Ermitaberriko eguneroko bizipenak jasotzen dituen bideoa aurkezten dugu, gure funtsa 5 minutuko ibilbidean laburtua zabaldu nahi dizugu.
Ermitaberri ezagutu eta aurrematrikula garaiko informazio guztia jaso nahi baduzu, hitzordua gurekin eskatu eta elkar ezagutzeko aukera izango dugu.
Olentzero-Mari Domingi 2020 – Egitaraua
Gaur egungo egoera dela eta, Ermitaberrin Olentzero eta Mari Domingiren ospakizuna datorren asteartean, abenduaren 22an, mantentzea erabaki dugu baina, aurreko urteekin alderatuta, beste era batera antolatua.
– Horrela, lehenengo bi saioak lektiboak izango dira, 10:30ak arte.
– 10:30etatik 13:30etara bai Olentzero bai Mari Domingi eskolako portxean egongo dira eta ikastalde bakoitzak txandaka bisitatxoa egingo die.
Kalifikazioen argitaratze datak 2020/2021
Urtero bezala, ikasleen kalifikazioak EDUCAren bitartez ikusi ahal izango dituzue. 2020/2021 ikasturte honetako hiruhileko bakoitzeko argitaratze datak honako hauek dira:
Haurraren Eguna 2020
Haurraren Eguna ospatzeko, aurten Ermitaberrin ekintza berezia antolatu dugu Burlatako Gizarte Zerbitzuarekin batera. Izan ere, gure haurrek pandemian duten jarrera eta portaera bikaina saritzeko, txalo zaparrada eskaini diegu eskolatik ateratzean. Primerakoak dira!
Guraso bilera orokorrak 2020/2021
Maila bakoitzeko bilera orokorren egutegia zehazten dugu. Bilera guztiak 16:30etan izango dira eta Google Meet bitartez egingo ditugu. Aita/ama bakoitzak bideokonferentzia egiteko gonbidapena zuen helbide elektronikoan jasoko duzue.
Talde bakoitzak bideokonferentzia bere tutorearekin egingo du.






