Zerrenda honetan 2018/2019 ikasturtean zehar egingo ditugun ekintza osagarri guztiak ikusgai dituzu. Ikasturtean zehar gerta daitezkeen aldaketak (datak, ekintza berriak, etab.) hemen argitaratuko ditugu.
Berriak
Hezkidetza proiektua 2018/2019
Ibilbide osoa zeharkatzen duten hainbat kontzepturen inguruan egituratzen da SKOLAE: emakumeen eta nesken aurkako indarkeriak prebenitzea; emakumeak eta beren ekarpenak ikusgai egitea; identitate, kultura eta sexualitate-aniztasunarekiko errespetua; partaidetza soziala; eta berdintasuna gauzatzeko konpromiso partekatua.
Ermitaberri Ikastetxeak, iaz hartu zuen konpromiso horrekin jarraitzeko bidea hartuta, ikasturte honetarako plan hau gauzatuko dugu.
Garraioa 2018/2019 bertan behera
Sentitzen dugu berri txarrak izatea garraio zerbitzuaren inguruan, gure ikastetxeko 6 ikasle eta Hilarion Eslava eskolan 2 izan dira izena eman duten bakarrak.
Honen ondorioz, udaletxetik jaso dugun erabakia, zerbitzuaren martxan jartzea bertan behera gelditzen dela, 10 ikasleen gutxiengoa bete ez izatean.
Beraz, pasa den ikasturtean zehar egin diren ahaleginak ez dute bukaera onik izan.
Web orrialdean ageri den honen inguruko informazioa desagertuko da hemendik gutxira.
Udako kanpaldien dirulaguntza 2018
Deialdiaren xedea:
Hein batean finantzatzea D ereduko ikasleendako antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzeak dakarren gastua; horietan edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira.
Gelara eta etxera, musika lagun (2018/2019)
Eskola askotan gelara sartzeko, errekreora ateratzeko, klasera bueltatzeko eta eskolatik ateratzeko seinale gisa txirrina erabili ohi da. Zarata desatsegina zelakoan, eta eskolako megafonia sistemaz baliatuz, klasera sartzeko eta klasetik ateratzeko abisuak musikaren bitartez egiten ditugu.
Arau finkorik gabe, programa honetan eskolako kide guztiek parte hartzen dugu. Batzutan ikasleek, besteetan irakasleek edota eskolako langileek, musika ezberdinak aukeratu izan ditugu, musikaren estiloari eta hizkuntzari erreparatu gabe, musikak transmititzen duena, azken finean, aniztasuna delako.
2018/2019 ikasturte honetan orain arte erabili ditugun abestiak hauek izan dira (klik egin entzun nahi badituzu):
Garraio zerbitzuaren hasiera
Ermitaberri eta Hilarión Eslava ikastetxearen artean jaso ditugun 10 eskaerekin, Erripagaña eta Burlata arteko eskola garraio zerbitzua antolatu dugu.
Zerbitzuaren kuota, beraz, 39,50 eurokoa izango da, 10 epetan ordaintzeko. Ikusi hemen erabiltzaile eta kuoten taula.
Irailaren 3an izen-emateko ezohiko epea irekiko dugu. Irailaren 5ean gure web orrian behin-betiko erabiltzaile kopuruaren berri emango dugu, baita honen arabera dagokion kuota. Data honetan ere autobusaren ordutegi zehatza definituko dugu.